Kayes (banbareraz: Kayi, soninkeraz: Xaayi) Mali mendebaldeko hiria eta izen bereko eskualdearen hiriburua da. Senegal ibaiaren bazterrean dago, Bamakotik 510 km ipar-mendebaldera. 2009an 127.368 biztanle zituen.

Kayes
hiri handia
Kayesko kale bat 2006an. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Mali
ProbintziaKayes
Geografia
Koordenatuak14°26′59″N 11°26′12″W / 14.44969°N 11.43675°W / 14.44969; -11.43675
Map
Altuera47
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaGreenwich Meridianoko Ordua
Hiri senidetuakMaubeuge eta Évry

Klima aldatu

Kayesko klima oso beroa da. Hori dela eta, hiria Afrikako presioko eltzea dela esaten da. Urteko batez besteko tenperatura maximoa 36,3 °Ckoa da, eta apirila-maiatzean 41 °Ctik gorakoa. Urtaro euritsua ekainetik urrira bitartekoa da.

      Datu klimatikoak (Kayes, Mali)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 33.3 36.6 39.2 41.4 41.7 38.1 33.5 32.0 33.1 36.3 36.7 33.4 36.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 25.4 27.9 30.7 33.3 34.9 32.2 28.8 27.6 28.1 29.5 28.3 25.4 29.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 16.7 19.3 22.3 25.6 28.4 26.6 24.2 23.4 23.3 23.1 20.1 17.1 22.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 0.1 0.1 0 0.3 11.9 82.2 169.3 198.3 131.4 36.5 1.7 1.1 632.9
Iturria: World Climate,[1]


Erreferentziak aldatu

  1. [http://www.climate-charts.com/Locations/m/M161257.php Kayes, Mali: Climate, Global Warming, and Daylight Charts and Data. ] Climate-Charts.com.

Kanpo estekak aldatu