Katin (errusieraz: Каты́нь, polonieraz: Katyń) mendebaldeko Errusian dagoen Smolensk oblasteko landa herrixka da. Smolensk hiritik 20 bat kilometro mendebaldera dago. 2002an, 1.737 biztanle zituen[1].

Katin
Катынь
herrixka
Kristoren Pizkundearen eliza ortodoxoa Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Smolensk oblasta
Municipal districtSmolensky District
Rural settlement in RussiaQ4217546
Izen ofizialaКа́тынь
Jatorrizko izenaКатынь
Posta kodea214522
Geografia
Koordenatuak54°46′12″N 31°41′23″E / 54.770089°N 31.689811°E / 54.770089; 31.689811
Map
Azalera27,94 km²
Altuera167
Demografia
Biztanleria1.737 (2007)
Dentsitatea62,17 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia481
Ordu eremuaUTC+03:00

Geografia aldatu

Smolensk hiritik mendebaldera dago, 20 bat kilometrora, eta Bielorrusiako mugatik 60 kilometro ingurura. Berlin-Varsovia-Minsk-Mosku nazioarteko trenbidean geltokia du.

Historia aldatu

Katingo sarraskia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Katingo sarraskia»

Katingo basoko sarraskia Bigarren Mundu Gerran Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak egindako poloniar hiritarren masa exekuzioa izan zen (haietako asko armadako ofizial presoak ziren). 1940ko udaberrian egindako sarraskian, 15.000[2] eta 22.000[3] poloniar artean hil zituzten, hiru tokitan.

Wehrmachtek hilobiak aurkitu zituenean, Londresen erbestean zegoen poloniar gobernuak SESBarekin harremanak apurtu zituen. Hirugarren Reichak propaganda-helburu moduan erabili zuen sarraskia, baina Stalinek errua naziei egotzi zien[4]. 1990 arte, Mikhail Gorbatxov gobernuan zegoela, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak ez zuen bere erantzukizuna onartu.

Poloniar hegazkin istripua aldatu

2010eko apirilaren 10ean, sarraskiaren 70. urteurrena gogoratzeko, Lech Kaczyński Poloniako presidentea eta hainbat militar eta politikari eraman zituen hegazkinak Smolensk hiritik gertu istripua izan zuen eta ez zen inor bizirik irten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu