Kateri Tekakwitha (Ossessernon, New York, 1656Kahnawake, Quebec, 1680) emakume mohawk-algonkina izan zen, kristautasunera bihurtuta. Eliza katolikoak santu gisa gurtzen du 2012. urtetik. Aldare katoilkoetara igotako lehen indigena iparramerikarra da.

Kateri Tekakwitha

Bizitza
JaiotzaMontgomery konderria (New York), 1656
Talde etnikoaMohawk
Algonkina
Amerindiarra
HeriotzaKahnawake (en) Itzuli1680ko apirilaren 17a (23/24 urte)
Hobiratze lekuaKahnawake (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakMohawk (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmoja katolikoa
Santutegia
Apirilaren 17
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

kateritekakwitha.org
Find a Grave: 6639368 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Tekakwitha Ossernenon (gaur egungo Auriesville, New York estatuan) mohawk izeneko herri gotortuan jaio zen. Aita mohawk baten alaba zen, Kenneronkwa ("maitatua"), eta ama algonkina zuen, Kahenta ("larre-lorea"), katolizismora bihurtutakoa[1].

1666an, Alexandre de Prouvillek Ossernenon suntsitu zuen. Tekakwitharen klana Mohawk ibaiaren iparraldeko ertzean kokatu zen, egun Fonda (New York) dagoen inguruan. Hogei urte zituela, 1676ko Pazko igandean (apirilaren 18an), Jacques de Lamberville jesuita frantsesak bataiatu zuen. Kateri izena hartu zuen, Katalina/Catherine mohawk ahoskeraren parekoa.

Bere tribuak baztertu egin zuen, eta penitentzia praktikatuz bizi izan zen, mohawkak kristau bihur zitezen otoitzean. Senideen heriotza-mehatxuak jaso zituen eta 1677an Kahnawakera (Quebec) joan zen indigena kristauen komunitate batera, non gaixoen eta zaharren zaintza eginez bizi izan zen. 1679an kastitate-botoa eman zuen eta hurrengo urtean, apirilaren 17an hil zen, "Jesus, maite zaitut" esanez.

Lurperatu zuen hil zen herritik hurbil, eta leku horrek Sainte-Catherine izena du orain. Bere epitafioan hala dio: Kateri Tekakwitha: Ownkeonweke Katsitsiio Teonsitsianekaron (Gizaki gorrien artean inoiz loratu ez duten lorerik ederrena).

Kanonizazioa aldatu

Kanonizazio prozesua 1884an hasi zen. 1943ko urtarrilaren 2an Pio XII.ak gurgarri deklaratu zuen eta 1980ko ekainaren 22an Joan Paulo II.ak beatifikatu zuen[2].

2012ko urriaren 21ean kanonizatu zuen Benedikto XVI.ak. Katolizismoaren aldareetara igo zen lehen indigena iparramerikarra da[3].

Kateri Tekakwitha fikziozko pertsonaia gisa agertu da Leonard Cohenen Beautiful losers eta William Vollmannen Fathers and crows eleberrietan.

Erreferentziak aldatu

  1. «Sainte Kateri (Kateri Tekakwitha) | l'Encyclopédie Canadienne» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
  2. (Frantsesez) «La Mohawk Kateri Tekakwitha sera canonisée à l'automne prochain» Le Devoir (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
  3. (Gaztelaniaz) «Kateri Tekakwitha fue canonizada por el papa Benedicto XVI y se convierte en la primera santa amerindia» NM Noticias 2012-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).