Katalina Alexandriakoa

misiolari egiptoarra

Katalina Alexandriakoa (grezieraz: ἡ Ἁγία Αἰκατερίνα ἡ Μεγαλομάρτυς; Alexandria, c. 282 - ibidem, c. 305) IV. mendeko martiri kristaua izan zen. Europa osoan zehar gurtu zen VI.aren mendea eta gero, batez ere X. eta XII. mendeetan. Santu laguntzaileen zerrendan dago, eta bat-bateko heriotzatik babesteko erregutzen zaio.

Katalina Alexandriakoa

Bizitza
JaiotzaAlexandria, 287
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAlexandria, 305 (17/18 urte)
Heriotza modua: burugabetzea
Jarduerak
Jarduerakmisiolaria
Santutegia
Azaroaren 25
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Hagiografia aldatu

Katalina Alexandriakoari buruzko berriak oso berandukoak dira. Dokumenturik zaharrena Passioa da, hasieran, VI. eta VIII. mendeetan, grekoz idatzia, eta IX. mendetik aurrera, bertsio latindarraren bidez, ezagun egin zena.

Katalina Alexandriakoa familia noble baten altzoan jaio zen. Buruz oso azkarra izanik, berehala nabarmendu zen egin zituen azterketa zabalengatik, garaiko poeta eta filosofo handien mailan jarrarazi zuten azterketak, hain zuzen ere.

Gau batean Kristo agertu zitzaiola eta, une horretan bertan bere bizitza hari kontsakratzea erabaki zuen, eta, ordutik aurrera, haren emaztegai bihurtu zen. Ezkontza mistikoaren gaia ohikoa da Ekialde Mediterraneoan eta espiritualitate katolikoan.

Maxentzio enperadoreak (306-312) Katalina torturatzeko agindua eman zuen. Enperatriza saiatu zen Katalinaren alde egiten, baina burua moztu zioten, haren alde ziren Porfirio ofizialari eta 200 soldaduri bezalaxe. Maxentziok, burugogor, Katalina hiltzeko agindua eman zuen, eta burua moztu zioten.

Katalinaren hilobia Sinai mendiaren magalean, haren izena daraman monasterioan, aurkitu zela esaten da. Passioaren arabera, gorpua han aingeruek jarri zuten.

Zaindaria aldatu

Katalina Alexandriakoa eskola-ume eta ikasleen zaindaria da; baita filosofo, preso, gazte ezkongai eta gurpilarekin zerikusia duten lanbideena ere: orgagileak, errotariak, traperoak, gorulariak, eta abar.

Parisko Unibertsitateak Katalina aukeratu zuen zaindari gisa.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katalina Alexandriakoa