Kashtiliash IV.a, Babiloniako kasitar dinastiako errege bat izan zen, K.a. 1232tik K.a. 1225 arte gobernatu zuena.

Kashtiliash IV.a

Babiloniako errege

Bizitza
JaiotzaK.a. XIII. mendea
HerrialdeaBabilonia
HeriotzaK.a. 1220 ( urte)
Familia
Seme-alabak
LeinuaKasita
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Shagarakti-Shuriashen seme eta oinordekoa izan zen. Oinordekotzaren unean, Babiloniaren egoera politikoa, ahultasunezkoa zen, Elamitar Inperioko Untash-Galek eta Asiriako Tukulti-Ninurta I.ak mehatxatua. Eraso zuen lehena, Untash-Gal izan zen, data zehatza ezagutzen ez delarik, baina, ziuraski, Kashtiliash IV.aren erregealdiaren amaiera aldera izan behar zuen.

Baina, eraso erabakiorra, Tukulti-Ninurtarena izan zen. Idazkun batean, pertsonalki babiloniarrari aurre egin ziola, garaitu, eta Asiriara kateatuta eraman zuela dio. Babiloniar ugari, exekutatu edo erbesteratuak izan ziren. Marduken estatua lapurtua izan zen, eta Asirian jarraitu zuen mende bat baino gehiagoz.

Asiriar bertsioaren arabera, Babilonia, erregeordeek gobernatu zuten zazpi urtez, noble babiloniarrak, matxinatu, eta tronuan Adam-shum-usur jarri zuten arte. Hau, baina, ez dator babiloniako errege zerrendarekin bat, non, Kashtiliash IV.a eta Adad-shum-usurren artean, beste hiru errege agertzen diren. Hiru pertsonai hauek Babiloniako erregeak edo Asiriak izendatutako erregeordeak izan ote ziren ez da zehatz ezagutzen. Pertsonaia hauen izenak, Enlil-nadin-shumi, Kadashman-Harbe II.a eta Adad-shum-iddina dira.


Aurrekoa
Shagarakti-Shuriash
Babiloniako erregea
K.a. 1232-K.a. 1225
Ondorengoa
Enlil-nadin-shumi