Kartismoa (chartism ingelesez) erreforma politiko eta soziala helburu zuen Erresuma Batuko langile mugimendua izan zen.

Kartisten eta poliziaren arteko istiluak.

Britainia Handian antolaturiko langile taldeak borroka politikora bideratu ziren, herritar guztientzako eskubide berdinak lortu ahal izateko. 1838 eta 1848 bitartean iritsi zen, eta beraren helburu nagusia langileen eskubide politikoak lortzea zen.

1838an, Londresko Langile Elkarteak Herriaren Gutuna (People´s Charter) egin zuen; bertan, besteak beste, eskaerak hurrengoak ziren:

  • Gizonezkoen sufragioa 21 urtetik gora.
  • Ezkutuko botoa ezartzea.
  • Hauteskundeetarako barruti berdinak sortzea.
  • Parlamentuko kide izateko jabe izan beharreko baldintza ezereztatzea.

Parlamentuari eginiko lehenengo eskaria, Gutunaren funtsezko eskariak jasotzen zituena, 1839an aurkeztu zen, milioi bat sinadura baino gehiagoren babesarekin. Erresuma Batuko Legebiltzarrak hirutan ukatu zituen Kartako eskariak eta gobernuak zapaldu egin zituen grebak eta kartismoaren barruko sektorerik erradikalenen altxatzeko ahaleginak.

« Horren guztiaren ondorioz, eskatzaileek, konstituzioak ematen dizkien legezko eskubideen arabera, eskatzen dute zuen Parlamentu ohoretsuak konpon ditzala azaldu dituzten zorigaitz eta kalte guztiak eta lege-gisa bozkatu dezala, aldaketarik gabe, ezer kendu edo erantsi gabe, Herriaren Gutuna deituriko testua, gizonezko helduen ordezkaritza dakarrena, ezkutuko botoa, urtebeteko parlamentuak, boto zentsitarioa kentzea, diputatuen ordainketa eta hauteskunde-distritoen berdintasuna.

Thomas S. Duncombe (1842)

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

.

Mugimendu kartista bere helburuak lortu gabe ahuldu zen, baina mugimendu horren ondorioz, Britainia Handiko estatuak lan-erlazioak arautzeari ekin behar izan zion: Elkarteen Lege hobea promulgatu eta emakumeen eta umeen lanaldia 10 ordura mugatzeko legedia aplikatu zen.

Bien bitartean, 1848an, langile frantsesek gizonezkoen sufragio unibertsala konkistatu zuten.

Aurrekariak aldatu

Ekonomikoki, egoera konplexua zen: uzta asko zapuztu ziren, prezio igoen garai bat ekarriz; gainera, fabriketako industriak ere krisia zegoen. Ingalaterran, langile mugimenduak inon baino indar handiagoa zuen; nahiz eta langile-erakundeak onartuak ez izan, ez zeuden debekatuta. Trade Union langile erakundeek garrantzia handia zuten 1838ko General Labour Batasunaren sorreraren ondoren. Hainbat aurrekari ere izan ziren nekazal industrian:


  • Swing Kapitainaren mugimendua. Kent-en sortu eta Ingalaterra guztitik zabaltzen da 1830ean. Oinarrian, nekazaritza makinak puskatzean datza, hauek nekazariei lana kentzen baitzieten. Horrez gain, beste neurri batzuk ere hartu zituzten, erregeari zuzentzea edota uztak zapuztea, adibidez. Mugimendua errepresio gogorraz amaitu zen. Luddismoa ere azpimarragarria da, baina hau hirietan ematen zen gehiago.
  • Dorseteko konderrian, 1830eko hamarkadan, jornaleroz konposatutako erakunde bat sortu zen. Erakunde lagunkoia zen eta sekretuan gordetzen zuten. Erakundeko buruak, Tolpuddleko Martirrak, atxilotuak izan ziren konspirazioagatik eta geroago, Australiara erbesteratuak.

Mugimendua sortarazi zuten legeen artean garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • 1715eko Septennial Act-a, parlamentuko hauteskundeak 7 urtean behin egingo zirela zion.
  • 1832ko Legeen Erreforma. Aulkiak berriz banatzen saiatu ziren, burgo ustelarekin amaitzeko eta hautesle kopurua igotzeko, klase erdi burgesengana ere iristeko. Praktikan ordea, ez zuen funtzionatu, ez baitzen boto-emaile kantitatea altxatu.
  • 1833ko Langileen Legeak, haurrak lana egitea mugatzen zuten eta enpresarioei eskolak sortzera behartzen zituzten meategien ondoan. Lege hau ez zen zorroztasun handiz betetzen.
  • 1834ko Txiroen Legeak. Zergen bidez txiroei laguntzeko arau multzo batek osatzen zuen sistema zen. Pobreei laguntza eskeintzen zien, baina eskean ibiltzea debekatzen zien beraien elizetatik kanpo. Legea ez zen ondo hartua izan, ez produktore eta ez langileen aldetik, asko mugatzen baitzituen.


Kartismoa gehien bultzatu zuen erakundea, Londresko Langile Erakundea izan zen (LWMA), 1836an Herny Hetherington, William Lovett eta James Watsonek sortua. Kartismoak Parlamentuko diputatu erradikal batzuen laguntza jaso zuen.


Garapena aldatu

Lehen bolada aldatu

Kartismoaren defendatzaileek pentsatzen zuten langileek botere politikoa lortzen zutenean, bere klase-interesetarako legeak egoki litzaketela. 1837Ko otsailaren 28an, William Lovett-ek (1831n sufragio unibertsala eskatu zuena, langileek herrialdeko produkzioan parte hartzen bazuten, politikan ere parte hartu beharko luketeela argudiatuz) People's Charterreko 6 puntuak idazten ditu LWMAren partez. Honen bitartez, Birminghameko Batasun Politikoan zeukan presentzia berreskuratzen du.

1838ko maiatzean, Eskari Nazionala aurkezten da eta Birmingham eta Glasgowen mitin bat antolatzen da jendea mugimedura batzeko. 1839Ko urtarrilean LWMAek eskutitz bat idazten du eta otsaileak Lehen Hitzarmen Kartista ospatzen da Londresen eta Birminghamen. 1839ko ekainean, Thomas Attwood diputatuak, 1.200.000 sinadura aurkeztu zituen parlamentuan, baina eskaria ez zen onartua izan.

Orduan, mugimenduaren buruen arteko banaketa bat sortu zen:

  • Moderatua: William Lovett eta Robert Owen, moderatuagoak zirenak, asmo ekonomikoagoak zituzten eta produkzio-kooperatiben sorrera defendatzen dute eta bitartekarien ezabatzea. Erdi klaseekoekin ongi ulertzea bilatzen dute.
  • Erradikala: Bronterre O'Brien eta Feargus O'Connor borroka politikoa, mitin eta greben alde gehiago egiten zuten, iraultza soziala bilatzen zuten. Eztabaida askoren ondoren, konklusio bat atera zuten: beharrezkoa zela greba orokor bat. Azkenean proposamena ez zen aurrera eraban, baina gatazka biolento batzuk bai eman ziren. Horrelako gatazka batean, gobernuak soldaduak atera zituen kaleetara eta azkenean, John Frost eta altxamenduko beste lider batzuk traizioaz salatu eta deportatu egin zituzten.

Bigarren bolada aldatu

Bigarren eskariak, Galeseko meatzarien arteko mobilizazio handiarekin kontatzen du, greba orokorraren aurrekaritzat hartu daitekena eta Manchesterreko Liga. Manchesterreko Liga, merkatari erakunde bat da, burges txiki eta manufakturatzailez osatua, protekzionismoaren kontra eta librekanbismoaren alde azaltzen direnak. Momentu horretan Manchesterreko Ligaren eta kartisten interesak berdinak ziren, ondorioz, kartismoa mugimendu interklasista bat izatera igarotzen da. 1842an, lehengo 6 puntuez gain, orden sozialeko beste eskari batzuk barneratzen ditu.

Momentu hauetan, William Lovettek National Association of the United Kingdom for Promoting the Political and Social Improvement of the People taldea sortzen du.

1840ko ekainaren 20ean Manchesterren, National Carter Association sortzen da, inguruko antolatzaileak biltzeko. 1841eko abuztuan bigarren eskaria prestatzen hasten dira, gobern berriaren erreakzioa ikusteko. 1842n Kartisten Hitzarmen berri bat antolatu zen Londresen eta maiatzaren 4an Bigarren Eskutitza aurkezten da Parlamentuan, 3 milioi sinadura baino gehiagorekin; ez da onartzen.

Honek greba orokorra piztea eragiten du Lancashire, Sraffordshire eta Ingalaterra eta Eskoziako iparraldeko beste toki batzuetan, gehienbat ehungintza sektorean. Gainera, beste errebuelta txikiago batzuk ere egon ziren haziaren prezioa zela eta. Kartismoko lider ugari atxilotuak izan ziren eta hoietatik asko herbesteratuak.

Ekonomiaren hobekuntza txiki baten eta lagileen soldaten igoera txiki baten eraginez, mugimendu kartista ia erabat desagertzen da hirugarren boladara arte.

Hirugarren bolada aldatu

 
Kartisten bilkura handi bat Ingalaterran, 1848an (argazkia)
 
Bilkura horretara deitzen zuen kartela.

1848ko iraultza liberalen ondorioz, Europako monarkien amaiera iristen da, eta horrekin batera iraultza-giro bat sortzen da. Herriak konpetentzia politikoa, gizonezkoen sufragio unibertsala eta eskubide sozialak nahi zituen. Urte horretan, Marxek Manifestu Komunista argitaratzen du, baina urte batzuk beranduago hartuko du garrantzia. Bien bitartean, 1847an, O'Connor Parlamentuko kide hautatzen dute Ingalaterran.

Martxoaren 22an People's Charter Union sortzen dute James Watson, Henry Hetherington eta Richard Moorek. Kartistak apirilean biltzen dira eta hilabete horretako 10ean Hirugarren Eskaria aurkezten dute Parlamentuan, Kenningtonen emandako mitin baten ondoren. Kartistek 5,5 milioi sinadura bildu zituztela esan zuten, baina parlamentuak 1.975.496 zenbatzen ditu soilik, faltsifikazio batzuk baitzeuden. Gatazka eta altxamenduak Londres eta Irlandan zehar zabaltzen dira. Manifestatzen ari ziren pertsona asko atxilotuak eta herbesteratuak izan ziren. Hala ere, kartistek lan-ordu kopurua jaistea lortzen dute 10 ordutara ehungintza sektoreko fabriketan.

1848ko eskutitzari uko egiten zaionean eta apirileko errebueltak porrot egitean, mugimenduaren garrantzia asko txikitzen da, konkatzeko zuen ahalmen masiboa galtzen du eta hainbat liderren heriotzarekin topatzen da. Orduan, mugimendua erdiko klaseengana gerturatzen saiatzen da Moderate National Charter League sortuz. National Land Company banatu egiten da eta hitzarmen kartista posizio sozialistagoetara gerturatzen da.

1851n The Northem Star egunkaria itxi egiten da eta 1858an azkeneko hitzarmen kartista ospatzen da.

Ondorioak aldatu

Mugimenduak porrot egin zuen azkenerako, baina ez zen guztizko porrota izan ondorengo faktore hauengatik:

  • Esperientzia garrantzitsua izan zen langile klasearentzat, beraien bizi-baldintzak hobetzeko saiakeran.
  • Ekintza hoiek gobernuak legislazio berriak egitera behartu zeun, lan-orduen erredukzioa, adibidez.
  • Kartismoak langile masak ekintza-politikoetara gerturatu zituen.
  • Klase-kontzientzia areagotzeko eta langileak Parlamentuan ordezkapen handiagoa izateko borrokatzeko balio izan zuen.


Fergus O´Connor buru zuen sektore erradikal kartistaren aldarria aldatu

Sufragio unibertsalak garagardoa, ogia eta okela ekarriko dizkigu. Sufragio unibertsalari esker zoriontasun unibertsala lortuko dugu; zoriontasun unibertsala izango da, edo gure tiranoek ere, gure zapaltzaileek, hain denbora luzean jasan dugun premia gorria jasango dute. Benetan, ez dago sablearen moduko arrazoirik, eta fusilari ezin zaio erantzun (...) Herria gogotsu eta prest dago, armatu eta altzairuaren bertuteak probatzera doa.

Fergus O´Connor buru zuen sektore erradikal kartistaren aldarria, Londres, 1839ko otsaila

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu