Karmeldar Oinutsen Ordena

erlijio ordena katoliko bat, Karmeldarren ordenako adar erreformatua

Karmeldar Oinutsen Ordena (latinez: 'Ordo Fratrum Discalceatorum Beatissimae Mariae Virginis de Monte Carmelo'), Espainian sortu zen, XVI. mendean, Teresa Ávilakoa eta Joan Gurutzekoa santuen eskutik eragindako erreformaren ondorioz; biek Karmel mendiko Andre Mariaren anaien eta arreben ordena aldatu eta berritu zuten.[1] Euskal Herrian komentu asko dute.

Karmeldar Oinutsen Ordena
Datuak
Izen laburraO.C.D.
Motaeskeko ordena eta first order (en) Itzuli
Jarduera
Honen partecarmelitan family (en) Itzuli eta First Order of Carmelites (en) Itzuli
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1562 (egutegi gregorianoa)
Sortzailea
webgune ofiziala
Karmeldar oinutsen armarria
Karmeldar Oinutsen talde bat Parisen.
Moja karmeldarrak Mexikon.

Karmeldar Oinutsak aldatu

1562tik aurrera Teresa Avilakoak eta Joan Gurutzekoak Karmel ordenaren erreforma bultzatu zuten. [2] Karmeldar oinutsen monasterioak zabaldu zituzten, Karmel mendiko ermitauen eredua jarraituz: norbere bizitza osoa Jainkoagan zentratu eta apaltasun eta txirotasunez bizi.

Gaur egun karmeldar oinutsak hiru ataletan bereizten dira: fraideak (Lehenengo Ordena), mojak (Bigarren Ordena) eta laikoak (lehenago Hirugarren Ordena deitzen zena, gaur egun Karmel Laikoa).

Historia aldatu

1562an Teresa Ávilakoa erlijio ordenaren erreforma egin zuen eta lehen komentua Ávilan sortu zuen, San José komentua alegia. Ondoren, Joan Gurutzekoarekin batera, Karmeldar Oinutsen adarra sortu zuen. Araudi berriak Jaungoikoa jarri nahi zuen mojen eta praileen bizitzan. XII. mendeko Karmel mendiako lehen ermitauek bezala, txirotasunean eta uumiltasunean bizi nahi zuten, Elias profetaren eredua jarraituz.[3]

Adarrak aldatu

Gaur egun karmeldar oinutsak hiru ataletan bereizten dira: fraideak (Lehenengo Ordena), mojak (Bigarren Ordena) eta laikoak (lehenago Hirugarren Ordena deitzen zena, gaur egun Karmel Laikoa). Badira ere bi basamortu, barrutegikoak, haien hizkeraz: Las Batuecasko monasterioa eta Rigadako San Jose monasterioa.

Karmeldarrak Euskal Herrian aldatu

Euskal Herrian komentu asko dute.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu