Karme (grekoa: Κάρμη), edo Jupiter XI, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Karme (satelitea)
Behaketa
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaSeth Barnes Nicholson (en) Itzuli
Aurkikuntza-data1938ko uztailaren 30a
Aurkikuntza-lekuaMount Wilson Behatokia
Honen izena daramaCarme (en) Itzuli
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia24.097.020 km
Eszentrikotasuna0,25
Orbita-periodoa−693,17 egun
Makurdura orbitala163,53496 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa23 km
Masa130 Eg
Tenperatura124 K
Albedoa0,04

Ezaugarri fisikoak aldatu

Karme satelite txikia da (46 km-ko diametroa), eta irregularra. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren gainazala gehienbat karbonoz eta izotzez osatuta dago.

Karmek bere izena ematen dio satelite-talde bati, Karmeren taldeari: 22.900.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioekin, 164,9° eta 165,5° bitarteko inklinazioekin eta 0,23-0,27 bitarteko eszentrizitateekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira guztiak.


Aurkikuntza aldatu

Seth Barnes Nicholson-ek aurkitu zuen, 1938ko uztailaren 30ean, Wilson mendiko behatokian, uztailaren 5etik abuztuaren 25era bitartean egindako Jupiterren behaketetan oinarritua. Aurkikuntzaren berri abuztuan eman zen.


Izendapena aldatu

Karme izena mitologia grekoko Karme pertsonaian du jatorria; Karme ninfa bat zen, eta Zeusen maitalea.

Karmek ez zuen izendapen ofizialik izan 1975 arte, Jupiterren beste zortzi sateliterekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen). Ordura arte, Jupiter XI izena erabili zen izendatzeko.

Kanpo estekak aldatu