Karmania[1] (antzinako grezieraz: Καρμανία) Asia erdialdeko antzinako eskualde baten izena da. Akemenestar eta Sasaniar Inperioen satraperria izan zen, egungo Irango Kerman probintzian zegoena.

Karmania, Gedrosia eta Drangianaren mendebaldean eta Arianaren hegoaldean zegoen.

Iparraldean Partia eta Ariana, ekialdean Drangiana eta Gedrosia, mendebaldean Persis eta hegoaldean Pertsiar Golkoa zituen. Mendilerro nagusia Semiramidis mendiak (grezieraz Σεμειραμίδος ὄρος, ziur asko egungo Elburz mendiak) eta ibai nagusiak Anamis (egungo Ibrahim Rud), Corios (egungo Shur Rud) eta Bagrada (egungo Nabend) zituen.

Bertokoek karmaniar (antzinako grezieraz: karmanoi; latinez: carmanii) zuten izena eta, Ptolomeoren esanetan tribuetan banaturik zeuden.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu