Karl Berngardovitx Radek (errusieraz: Карл Бернгардович Радек), sortzez Karol Sobelsohn (Lemberg, egungo Lviv, Ukraina, 1885eko urriaren 31Verkhneuralsk, 1939ko maiatzaren 19a), sobietar politikaria eta kazetaria izan zen. Poloniako Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen 1901ean, eta 1905eko Errusiako Iraultzan borrokatu zen. Erbesteratu beharra izan zuen, eta komunismoaren aldeko artikulu ugari idatzi zuen Poloniako eta Alemaniako langile-aldizkarietan. Zimmerwald (1915) eta Kienthal (1916) hirietan bakearen alde egindako kongresuetan parte hartu zuen.

Karl Radek

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKarol Sobelsohn
JaiotzaLviv1885eko urriaren 31
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Polonia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaVerkhneuralsk1939ko maiatzaren 19a (53 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Ezkontidea(k)Larisa Reisner
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaJagellondar Unibertsitatea
HizkuntzakYiddisha
poloniera
alemana
errusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, unibertsitateko irakaslea, kazetaria, iraultzailea, Preso politikoa eta komunista
Enplegatzailea(k)III. Internazionala
Moscow Sun Yat-sen University (en) Itzuli  (1925 -  1927)
KidetzaSobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak1905eko Errusiako Iraultza
Matxinada Espartakista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Komunista
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Social Democracy of the Kingdom of Poland and Lithuania (en) Itzuli
IMDB: nm0705420 Edit the value on Wikidata

Purga Handian Stalinen aginduz atxilotua izan zen. Traizioaren salaketa jaso eta gero eta bi hilabete eta erdiko elkarrizketa eta torturen ondoren, bere burua erruduntzat hartu zuen.[1]. Nahiz eta hasiera batean Sobietar gobernuak, Radek beste preso batek hil zuela esan, urteak beranduago egon zen ikerketa bat eta gero, Lavrenti Beriak emandako agindu baten ondorioz kartzelan erail zutela argitu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Rogovin, R. Z. (1998) 1937: Stalin's Year of Terror Oak Park, Mehring Books pg.115