Karl-Otto Apel (Düsseldorf, 1922ko martxoaren 15a - Niedernhausen, 2017ko maiatzaren 15a) alemaniar filosofo bat izan zen. Bonnen lizentziatu zen eta Mainzen doktoratu zen, 1960an. Irakaslea izan zen Kielen 1962-1969 eta 1969-1972 urteetan eta azkenean Frankfurteko Unibertsitatean.

Karl-Otto Apel

(1992)
Bizitza
JaiotzaDüsseldorf1922ko martxoaren 15a
Herrialdea Alemania
HeriotzaFrankfurt am Main2017ko maiatzaren 15a (95 urte)
Hezkuntza
HeziketaJohannes Gutenberg University Mainz (en) Itzuli
Saarland University (en) Itzuli
Bonngo Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Matthias Kettner (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea
Saarland University (en) Itzuli
Kielgo Unibertsitatea
Johannes Gutenberg University Mainz (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakLudwig Wittgenstein, Charles Sanders Peirce, Jürgen Habermas eta Martin Heidegger
KidetzaZientziaren eta Arteen Europar Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm3594047 iTunes: 824467005 Edit the value on Wikidata

Saarbrücken hizkuntza eta komunikazioan espezializatu zen, korronte hermeneutikoaren kritikaria izan zen. Jürgen Habermasekin batera komunikazio-etikaren edo diskurtso-etikaren fundatzaileetako bat da. Frankfurteko Eskolan eragin handienetarikoa izan duen teorilaria ere bada, Adornoren heriotza ezkeroztik (1969). Positibismo zientifikoa kritikatu zuen arrazoia mugatzen zuelakoan. Apelek komunikazio etikaren inguruko lanak egin zituen eta filosofia praktikoaren zaharberritzailetzat jotzen da.

Apelen lanek filosofia analitikoko, filosofia kontinentaleko, pragmatismoko eta Frankfurteko teoria kritikoetako elementuak sintetizatzen dituzte.

Biografia aldatu

Bigarren Mundu Gerraren ondoren Bonneko Unibertsitatean eman zuen izena. Unibertsitate horretan filosofia doktoretza eskuratu zuen 1949 urtean. 1961an, Karl-Otto Mainzeko Unibertsitateko irakasle egin zen. 1962 urtean Kiel-go Uniberstitatean hasi zen irakasle. 1969tik 1972ra unibertsitate irakaskuntzan aritu zen Saarbrückenen, betiko transferitu eta Frankfurten katedra jaso zuen arte, Goethe Unibertsitatean. 1990tik Frankfurteko uniberstitatean irakasle emeritua izan zen, baita haren kide eta lagun zen Jürgen Habermas ere, bertan ezagutu baitzuten elkar.

Sariak eta errekonozimentuak aldatu

Apelek sari ugari eta desberdinak irabazi zituen, honakoak barne:

1972tik Membre Titulaire de l' Institut International de Philosophie (Filosofia Internazionalaren Institutuko kide), Parisen; 1988tik Zientzia eta Arteetako Nordland Akademiako kide, Melbu/Vesteralenen; 1989tik, Academia Europaeako kidea, Londres; 1993tik Academia Scientiarum Et Artium Europaeako kide zenbatzaile da, Salzburgon.

1993an Buenos Aireseko Unibertsitatean Doctor Honoris Causa titulua jaso zuen. Arequipako San Agustin Unibertsitateak "Irakasle Nagusi" titulua eman zion 1994an. Berlineko Askatasunaren Unibertsitatean Doctor Honoris Causa izendatu zuten 2000 urtean, baita Bande des Verdienstordens der Bundesrepublik Deutschland (Alemania Federaleko Errepublikako gurutzea merituari) domina eman ere.

Azkenik, Europako Akademiako Zientzia eta Arteetako kidea izan zen.

Lanak aldatu

Karl-Otto Apelen lan nagusiak honakoak dira:

  • Kusako Nikolasen hizkuntza (1955)
  • Hizkuntzaren ideia humanismoaren tradizioan. Danterengandik Vicorengana (1963)
  • Filosofiaren eraldaketa (2 liburuki, 1973)
  • Azalpenaren eta ulermenaren arteko eztabaida (1979)
  • Habermesekin hausnarketan (1990)
  • Egiaren teoria eta hizketaldiaren etika (1991)
  • Eztabaidaren etika (1994)

Erreferentziak aldatu