Karibeko eskualdea (Kolonbia)

Artikulu hau Kolonbiako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karibe».

Karibeko eskualdea Kolonbiako eskualde naturala da, herrialdearen iparraldean dagoena, Andeen eta Karibe itsasoaren artean. 132.218 kilometro koadroko eremua dauka (herrialdearen %11,6) eta 9.750.364 biztanle. Gaztelaniaz gain, wayuunaiki, kogi eta arhuako hizkuntzak mintzatzen dira.

Euri erauntsia Valleduparren.
Ranchería ibaia.

Deskribapena aldatu

Karibe eskualdea Urabá golkoko ipar-ekialdetik Guajira penintsularaino eta Mendebaldeko eta Erdialdeko mendilerroen inguruetatik Karibeko hondartzetaraino hedatzen da. 132.288 km²-ko azalera du.

Orokorrean eskualde laua da, Magdalena, Cauca, San Jorge, Sinú, Ranchería eta Ariguaní ibaiek zeharkatua. Itsasbazterretik hurbil ibai hauek sortzen dituzten zingira eta urmael zabalek arrain-aberastasun handia daukate. Hala ere, Kolonbiako gailurrik garaienak, Pico Cristobal Colón eta Pico Simón Bolívar (5.775 m), eskualde honetan daude, Sierra Nevada de Santa Martan hain zuzen ere. Mendigune hedatu honetan klima, landaredi eta fauna aniztasun handia dago[1].

Klima beroa da, bi urtarorekin, bat euritsua eta bestea lehorra. Iparraldean prezipitazioak eta hezetasuna txikiagoak dira hegoaldean baino.

Populazio gehiena hiri handietan bizi da: Barranquilla, Cartagena de Indias, Soledad, Santa Marta, Montería, Valledupar eta Sincelejo.

Departamenduak aldatu

Hauek dira Karibeko eskualdean lurralde gehiena duten departamenduak:

Aurrekoez gain, departamendu hauek ere zati bat eskualde honetan daukate:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu