Karibeko Arroaren Ekimena

Karibeko Arroaren Ekimena edo KAE euskarazko siglez edo ICC gaztelerazkoez, Karibeko Arroaren Errekuperazio Ekonomikorako AEBetako legeak 1983an sortu zuen egitarau ekonomiko bat da. Merkataritza eta muga-zerga neurriak ditu, toki horretako ekonomia ekimenaren onurak jasotzen dituzten herrialdeetako produktuen muga-zergak hutsera eramatearen bidez bultzatzeko asmoz. Ekimena 1984ko urtarrilak 1etik dago indarrean eta periodikoki berretsia da ekimena emanten duen herrialdearen borondatez.

Ekimen honen eragina jasotzen duten produktuek (Erdialdeko Amerikatik eta Karibeko uharteetatik datozenak) Estatu Batuetara zergarik jasan gabe sar daitezke. Behin produktua Estatu Batuetan sartu ondoren bertako zerga federal guztiak jasaten ditu.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu