Karfania (latinez Gaia/Caia Afrania) (K.a. I. mendea- K.a. 48) erromatar abokatua eta hizlari aitzindaria izan zen. Bera izan zen lehendabiziko emakume abokatua besteen interesak defendatzen, Pretorearen aurrean abokaturik gabe bere burua defendatzeko ohitura zuen. Ordurarte emakumeengan ikusia ez zen izaera auzilari eta borrokalaria izatea nabarmentzen dute berari buruzko aipamena egiten duten historialariek.[1][2]

Karfania
Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. I. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, K.a. 48 ( urte)
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta legelaria

Biografia aldatu

Karfania izena "C. Afrania" Caia Afraniaren ohiko laburdura erromatarraren transkripzio akats baten ondoriozkoa izan daiteke.[3] Karfania erretoriko ugari izan zituen familia batetik zetorren. Silaren garaiko Lizinio Buko (Licinius Bucco) senatariarekin ezkondu zen. Maila sozioekonomiko altuko matrona izan zen.[4][2][5][6]

Abokatu eta hizlaria aldatu

Valerio Maximo historialariak Karfania aipatzen du Tiberio enperadorearen garaian idatzitako Facta et dicta memorabilia obran (Gertaera eta esaera gogoangarriak).[7] Karfaniak emakume izategatik ez zegokion jarrera hartu izana leporatu izan diote historialariek. Karfaniak, emakumea eta diruduna izan arren, abokatu gizonik ez zuen kontratatzen eta prozesuak berak eramaten zituen. Hori ez zuten onartu orduko legelariek; izan ere, haientzat ez zuen zentzurik baliabide ekonomikoak zituen emakume batek ospe handiko abokatuak kontratatzeari uko egin eta haien lekua hartzeak. Karfania askotan aurkeztu zen auzitegi erromatarretara eta bere kontrario guztiek emakume kalumniosoa, desohoragarria eta lotsarik gabekoa kontsideratu zuten,[6]

Karfaniak, beraz, emakumeei atxikitako sexu-genero errola apurtu zuen; Karfaniak epaitegietan egon eta erakutsi zuen estilo sutsuagatik ordutik aurrera epaitegian agertzen ziren emakume liskartsuei afrania-emakumeak deitu zitzaien. Julio Parisek, Valerio Maximoren lanari buruzko epitomean, pasarte hori laburbiltzean hala dio: "Gaia Afrinia (C. Afrinia), Lizinio Buko senatariaren emaztea, auzietan sartzeko prest zegoena, bere kausak defendatu zituen beti; horregatik, ohitura txarreko emakumeei,"Gaia Afriniak" deitzen zaie arruntki".[5][8]

Justiniano enperadorearen Digestuan, Karfaniari buruzko pasarte bat erreproduzitzen da, Cneo Domicio Annio Ulpianoren Ediktoaren gaineko lanaren VI liburutik hartu zena. Ediktuaren bigarren atalean judizialki beste batzuk ordezkatu ezin zituztenak zerrendatzen ziren eta Ulpianok esan zuen pretoreak, sexua dela-eta, emakumeei beste batzuk ordezkatzea debekatu egin ziela, eta debeku horretarako arrazoia beste batzuen kasuak oztopa zitzatela galaraztea zela, emakumeek beren sexuaren ezaugarria zen garbitasunaren kontrara jo ez zezaten. Murrizketa horren jatorria Karfania izeneko emakume lotsagabe baten kasua izan zela. Karfaniaren lotsagabekeriak, batetik, eta magistratuaren nekeak, bestetik, ediktu hura ahalbidetu zutela.[3]

Aipatutako debekuak, Erromatar Inperioaren garaian ez ezik, ondorengo une historikoetan ere izango du eragina. Urrunago joan gabe, dokumentatua dago XVIII. mendean zehar bere historia erabili zela emakumeak auzitegietara iristea oztopatzeko aitzakia gisa.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Höbenreich, Evelyn. (2005). «Andróginas y monstruos. Mujeres que hablan en la antigua Roma» Veleia: Revista de prehistoria, historia antigua, arqueología y filología clásicas (22): 173–182. ISSN 0213-2095. (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  2. a b (Ingelesez) Farrell, Joseph; Farrell, Assistant Professor of Classics Joseph. (2001-02-15). Latin Language and Latin Culture: From Ancient to Modern Times. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-77663-9. (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  3. a b «Mujer y abogacía en la Roma antigua: tres casos célebres - La Razón» www.la-razon.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  4. (Ingelesez) Dillon, Matthew; Garland, Lynda. (2005). Ancient Rome: From the Early Republic to the Assassination of Julius Caesar. Taylor & Francis ISBN 978-0-415-22458-1. (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Una voz femenina en el foro romano y un edicto mordaza» vLex (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  6. a b c Martins, Elejalde; María, Oriana. (2017-06-21). La mujer en las profesiones jurídicas y la vida pública: de Roma a nuestros días.  doi:http://hdl.handle.net/10810/22634. (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  7. «Valerius Maximus, Facta et Dicta Memorabilia, LIBER OCTAVVS, chapter 3, section 2» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  8. (Ingelesez) Glenn, Cheryl. (1997). Rhetoric Retold: Regendering the Tradition from Antiquity Through the Renaissance. SIU Press ISBN 978-0-8093-2137-7. (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu