Karen Frances Ulane (Chicago, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak, 1941eko abenduaren 10a - DeKalb, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak, 1989ko maiatzaren 22a) estatubatuar airelinea pilotua zen. Ezaguna bihurtu zen Eastern Airlines airelineak bidegabeki lanetik bidali zuelako, Ulanek sexua berresleitzeko ebakuntza jaso eta gero. Ulane v. Eastern Airlines (Ulane Eastern Airlinesen aurka) delako auziak lege-aurrekari federala ezarri zuen pertsona transexualek legearen aurrean zeukaten egoeran, 1964ko Eskubide Zibilen Legeari helduz.

Karen Ulane
Bizitza
JaiotzaChicago1941eko abenduaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDeKalb (Illinois)1989ko maiatzaren 22a (47 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: hegazkin-istripua
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria

Biografia aldatu

Chicagon jaio zen eta St. Ignatius College Prep eskolan ikasi zuen. Ondoren Ameriketako Estatu Batuetako Armadan izena eman zuen. 1964tik 1968ra borroka hegaldiak egin zituen Vietnamgo Gerran. Ondoren, Eastern Airlines airelineako pilotu bihurtu zen. 1980ko apirilean emakumerako sexu-trantsizioa egin zuen, Karen Frances izena hartuz eta Kenneth jaiotza-izenari uko eginez.

1981eko apirilaren 24an T.R. Buttion Hegaldi Operazioen Zuzendariorde Seniorrak kaleratze-eskutitza luzatu zion. Gutunean, Buttionek Ulaneren trantsizioa gogor gaitzesten zuen.

Hori zela eta, Ulanek bereizkeriagatiko salaketa jarri zuen Enplegurako Aukera Berdinen aldeko Batzordean. Salaketa auzi zibil batean ebatzi zen. Ulanek auzia irabazi bazuen ere, Ameriketako Estatu Batuetako Zazpigarren Zirkuiturako Apelazio Gorteak epaia atzera bota zuen.

Ulane 1989ko maiatzaren 22an DeKalbetik 5 kilometrora izandako hegazkin-istripu batean hil zen. Gidatzen ari zen Douglas DC-3 hegazkina lurrera erori zen eta harekin zihoazen beste bi lagun ere hil ziren.


  Artikulu hau Illinoisko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.