Karen Sheila Gillan (Inverness, 1987ko azaroaren 28a) eskoziar antzezlea da, zineman, telebistan eta antzerkian aritzen dena. Doctor Who telesailean Amy Pond bidaia-lagunaren papera betetzerakoan egin zen ezagun[1] eta ordutik hainbat filmetan aritu izan da lanean eta pertsonai ezagunak egin ditu, esate baterako Nebula (Guardians of the Galaxy)[2] eta Ruby (Jumanji: Welcome to the Jungle)[3].

Karen Gillan

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKaren Sheila Gillan
JaiotzaInverness1987ko azaroaren 28a (36 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaEskoziako ingelesa
Hezkuntza
HeziketaItalia Conti Academy of Theatre Arts (en) Itzuli
Edinburgh's Telford College (en) Itzuli
Charleston Academy (en) Itzuli
HizkuntzakEskoziako ingelesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa, ahots-aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea
Lan nabarmenak

IMDB: nm2394794 Allocine: 263708 Rottentomatoes: celebrity/karen_gillan Allmovie: p681095 TCM: 12747463 Metacritic: person/karen-gillan TV.com: people/karen-gillan
Facebook: KazzaSGillan Twitter: karengillan Instagram: karengillan Youtube: UCc7efO2AtDwfCJHy18uSPUg Edit the value on Wikidata

Erresuma Batuan ezagun egin ondoren 2013an Estatu Batuetara joan zen lanera eta gaur egun bertan bizi da. Aktore lanak egiteaz gain film labur batzuk ere zuzendu ditu, bai eta film luze bat ere. Hainbat sari jaso ditu, British Academy Scotland Film Award eta Empire Award besteak beste.

Biografia aldatu

Gaztaroa aldatu

Karen Gillan Invernessen jaio zen. Ama eskoziarra du eta aita Ingalaterra iparraldekoa, Sunderland hirikoa[4]. 16 urte zituela Edinburgora joan zen aktore ikasketak egitera Telford Collegera eta 18 urte zituela Londresera aldatu zen Italia Conti Academy of Theatre Arts arte akademiara[5]. Aktore ibilbidea hasi aurretik modelo lanetan aritu zen, 2007an London Fashion Week-en aritu zen, baina argi izan du beti bere nahia aktore izatea zela[6].

Aktore lanetan aurreneko agerpena Rebus telesaileko atal batean egin zuen. Ondoren The Kevin Bishop Show esketx komedian bi denboraldi egin zituen, 12 ataletan protagonista izan zen gainera. Hainbat pertsona ezagun imitatu zituen show hartan, Katy Perry eta Angelina Jolie adibidez[7].

Amy Pond (2010-2013) aldatu

2009an Doctor Who telesail britainiar historikoko protagonista izateko aukeratu zuten. Hamaikagarren doktorearen bidaia-laguna zen Amy Pond neska gaztearen rola bete zuen. Matt Smith zen doktorearen papera egiten zuen aktorea. Hirugarren protagonista, Rory Williams, Amyren bikotea, Arthur Darvillek interpretatzen zuen. Dena dela, Karen Gillan aurretik ere azaldu zen Doctor Whoren atal batean, 2008ko apirilean. Hamargarren doktorea zen orduan eta Gillanek pertsonai desberdin baten rola bete zuen[8].

Hamaikagarren doktorearekin debuta egin zuen atalean Karen Gillanen lehengusinak ere hartu zuen parte, Caitlin Blackwoodek, Amy Pond haurra interpretatuz[9]. Amy Pond eta Rory Williams 2012 artean aritu ziren telesailean, harik eta hirugarren denboraldiaren erdialdera bikotea desagertu zen arte[10]. 2013an itzuli zen Karen Gillan doktorearen albora Gabonetako atal berezi batean[11]. Doctor Whoren denboraldi hauek izan zuten arrakastaren uberan hainbat bideojoko merkaturatu ziren 2010 eta 2011 artean. Karen Gillanek ahotsa jarri zion Amy Pond pertsonaiari[12].

Doctor Who telesailean ari zen bitartean beste hainbat telesail eta filme britainiar ere egin zituen, aipagarrienak We'll Take Manhattan[13] eta Not Another Happy Ending filme eskoziar independentea[14].

Antzerkian ere aritu zen. 2011ean Inadmissible Evidence antzezlana egin zuen Londresko Donmar Warehousen[15].

Hollywoodera jauzia aldatu

2013ko azaroan Broadwayen Time to Act antzezlanean hartu zuen parte[16] eta Estatu Batuetarako jauzia egin zuen horrela. Hainbat telesailetan atalak egin ondoren Oculus beldurrezko filmeko protagonista izan zen, Kaylie Russell-en papera eginez, eta Estatu Batuetako lehen lan arrakastatsua izan zen. Fright Meter Award sarietan emakumezko aktore onenaren izendapena izan zuen. 2014ko otsailean Selfie telesaileko protagonista izan zen. sare sozialekin obsesionaturik dagoen Eliza Dooley-ren rola bete zuen. Zazpi atal eman ondoren ABC-k telesaila bertan behera utzi zuen, beste sei ere grabaturik izan arren[17].

Nebula aldatu

 
Karen Gillan Guardians of the Galaxy filmaren estreinuan, 2014an.

2013ko maiatzean Marvel etxeko Guardians of the Galaxy filmean Nebula izateko aukeratua izan zen. 2014ko abuztuan atera zen filmea eta arrakasta handia izan zuen. Nebularen papera betetzeko burusoildu egin behar izan zuen eta aldi berean grabatzen ari zen Selfie telesailean ileordea erabili behar izan zuen[18]. Nebula filmeko gaiztoa da, sadikoa eta oso gaiztoa[19]. 2017an Guardians of the Galaxy Vol. 2 filma ere egin zuen[20]. Empire Awards sarietan emakumezko aktore debutari onenaren saria eskuratu zuen Guardians of the Galaxy eta Oculus filmetan egindako lanarengatik[21]. Nebularen papera beste bi filmetan ere interpretatu zuen, Avengers: Infinity War (2018) eta Avengers: Endgame (2019)[22] eta ondoren gehiago etorriko dira.

Film arrakastatsu berriak aldatu

Aldi berean The Circle filmeko protagonistetako bat izan zen Tom Hanks eta Emma Watson aktoreekin batera. Filme honek ere sare sozialak zituen oinarri[23]. Urte berean 1990. hamarkadako Jumanji film ezagunaren remakean hartu zuen parte, Jumanji: Welcome to the Jungle. Ruby Roundhouse izan zen, emakumezko esploratzaile eta abenturazalea[24]. 2019an Jumanji: The Next Level jarraipenean ere pertsonai bera izan zen[25].

Animaziozko hainbat filme eta telesailetan ahotsa jarri die pertsonaiei eta The Secret Garden audioliburua ere grabatu zuen[26].

2020tik aurrera hainbat filme egin ditu. Gunpowder Milkshake filmean egindako lanagatik (2021), Critics' Choice Super Awards sarietan emakumezko aktore onenaren izendapena jaso zuen[27]. 2022an Finlandiako Tampere herrian Dual grabatu zuen, zientzia fikziozko thrillerra[28]. Bi paper bete zituen film horretan. Kritikak biziki txalotu zuen bere lana.

Zuzendari lanean aldatu

Karen Gillanek aktore lanak egin bitartean filme batzuk ere zuzendu zituen. 2015ean Coward, laburmetraia egin zuen, Edinburgheko Zinemaldian aurkeztu zuena. Hainbat lehiaketatan sariak eskuratu zituen laburmetraiak[29]. Conventional laburmetraian zuzendaria eta protagonista izan zen. 2017an The Party's Just Beginning luzemetraia zuzendu eta protagonizatu zuen. Karen Gillanen jaioterrian grabatu zen, Invernessen, eta British Academy Scotland Awards sarietarako film onenaren izendapena jaso zuen[30].

Filantropia aldatu

2011ean Fashion Targets Breast Cancer (FTBC) proiektua sustatu zuen bularreko minbizia gaitzat hartuta[31]. Bildutako diruarekin Londresko Great Ormond Street ospitalean Squirrel Ward hegala ireki zen, Karen bera izan zen irekiera ekitaldian[32].

2018an Invernesseko Mikeysline krisian laguntzeko zentrua bisitatu zuen The Party's Just Beginning zuzendu berritan. Filmak buruaz beste egitearen gaia jorratzen du, Eskoziako Highlandetan suizidio ratio handiak bait daude. Bide batez osasun mentalaren alde egin nahi zuen[33].

Bizitza pertsonala aldatu

2012tik aurrera Estatu batuetan bizi da karen Gillan. 2022ko maiatzean Nick Kocher aktore estatubatuarrarekin ezkondu zen Eskoziako Toward gazteluan, Dunoon herrian[34].

Filmografia aldatu

 
Matt Smith eta Karen Gillan, Doctor Who telesaileko bikote protagonista, 2010ean.
 
Guardians of the Galaxy filmeko aktore taldea, 2016an.

Zinema aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharra(k)
2010 Outcast Ally
2012 We'll Take Manhattan Jean Shrimpton
2013 Not Another Happy Ending Jane Lockhart
Oculus Kaylie Russell
2014 Guardians of the Galaxy Nebula
Bound for Greatness Maeve MacDonough Film laburra
2015 Warning Labels Mindy
Coward Film laburra
(zuzendari eta aktore)
Conventional Rachel Milligan Film laburra
(zuzendari eta aktore)
The List Lily
The Big Short Evie
2016 In a Valley of Violence Ellen
2017 Guardians of the Galaxy Vol. 2 Nebula
The Circle Annie Allerton
Jumanji: Welcome to the Jungle Ruby Roundhouse / Martha
2018 All Creatures Here Below
The Party's Just Beginning Lucy Zuzendari eta aktore
Avengers: Infinity War Nebula
All Creatures Here Below Ruby
2019 Stuber Sara Morris
Avengers: Endgame Nebula
Spies in Disguise Begiak Ahotsa
Jumanji: The Next Level Ruby
2020 The Call of the Wild Mercedes
2021 Gunpowder Milkshake Sam
2022 Dual Sarah/Sarah Double
The Bubble Carol Cobb/Dr. Lacey Nightingale
Next Exit Dr. Stevenson
Thor: Love and Thunder Nebula
2023 Guardians of the Galaxy Vol. 3 Post-produkzioan

Telebista aldatu

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharra(k)
2006 Rebus Teri Cotter atal bakarra
2008 Stacked Ginny Turner Telefilmea
Doctor Who Soothsayer atal bakarra
Harley Street Holly atal bakarra
2008 – 2009 The Kevin Bishop Show hainbat pertsonaia Protagonista 12 ataletan
2008 Coming Up Anna atal bakarra
2009 The Well Coll 4 atal
2010 – 2013 Doctor Who Amy Pond 34 atal
2010 – 2011 Doctor Who Confidential Bera 26 atal
2012 In Love with Coward Laura
2013 NTSF:SD:SUV:: Daisy 9 atal
2014 A Touch of Cloth Kerry Newblood 2 atal
Selfie Eliza Dooley 13 atal
2015 Comedy Bang! Bang! Bere burua atal bakarra
7 Days in Hell Lily Allsworth Telefilmea
Robot Chicken Anastasia Steele (ahotsa) atal bakarra
2016 Emo Dad Jessica (ahotsa) 5 atal
2019 Neurotica Chloe atal bakarra
2020 Cake Bere burua atal bakarra
2021 Calls Sara (ahotsa) atal bakarra
What If...? Nebula (ahotsa) bi atal
2022 The Guardians of the Galaxy Holiday Special Nebula Post-produkzioan
data gabe Rhona Who Lives by the River Rhona (ahotsa) Protagonista animazio musikalean

Sariak aldatu

Urtea Saria Kategoria Lana Emaitza
2010 Constellation Awards Emakumezko aktore onena Amy Pond (Doctor Who) izendapena
TV Quick Awards Emakumezko aktore onena izendapena
Cosmopolitan's Ultimate Women of the Year Awards Emakumezko aktore onena Irabazlea
Young Scot Awards Entretenimendua Irabazlea
2011 SFX Awards Emakumezko aktore onena Irabazlea
TV Choice Awards Emakumezko aktore onena Irabazlea
Scream Awards Emakumezko Sci-fi aktore onena izendapena
2012 National Television Awards Draman emakumezko aktore onena Irabazlea
SFX Awards Emakumezko aktore onena izendapena
Nickelodeon UK Kids' Choice Awards Erresuma Batuko emakumezko aktore gustokoena bere burua izendapena
Scottish Fashion Awards Eskoziako modako ikonoa Bere burua Irabazlea
2013 National Television Awards Draman emakumezko aktore onena Amy Pond (Doctor Who) izendapena
2014 Fright Meter Awards Emakumezko aktore onena Oculus izendapena
Detroit Film Critics Society Interpretazio onena Guardians of the Galaxy Irabazlea
Nevada Film Critics Society taldeko interpretazio onena Irabazlea
Phoenix Film Critics Society Aktore talde onena izendapena
2015 Central Ohio Film Critics Association Guardians of the Galaxy Interpretazio onena izendapena
Empire Awards Emakumezko debutari onena Guardians of the Galaxy and Oculus Irabazlea
Fangoria Chainsaw Awards Emakumezko aktore onena Oculus izendapena
Hang Onto Your Shorts Film Festival Laburmetraiko emakumezko aktore onena Bound for Greatness izendapena
IFS Film Festival Laburmetraiko emakumezko aktore onena Irabazlea
Laburmetrai independiente onena Coward Irabazlea
Edinburgh International Film Festival laburmetrai onena izendapena
Rondo Hatton Classic Horror Awards Laburmetrai onena Conventional izendapena
2016 London IFF Film Festival Laburmetraiko emakumezko protagonista onena Bound for Greatness Irabazlea
FirstGlance Film Festival laburmetraiko emakumezko aktore onena Irabazlea
2017 Maui Film Festival Gora doan izarra bere burua Irabazlea
2018 Glasgow Film Festival Ikusleen saria The Party's Just Beginning izendapena
MTV Movie & TV Awards Pantailako aktore talde onena Jumanji: Welcome to the Jungle izendapena
Teen Choice Awards Komedian emakumezko aktore onena izendapena
DTLA Film Festival Emakumezko protagonista onena All Creatures Here Below Irabazlea
Philadelphia Film Festival Fulm independenteko artista onena The Party's Just Beginning Irabazlea
British Academy Scotland Awards Aktore onena izendapena
British Independent Film Awards Gidoilari debutari onena izendapena
2019 Saturn Awards 2. mailako emakumezko aktore onena Avengers: Endgame izendapena
2022 Critics' Choice Super Awards Akziozko emakumezko aktore onena Gunpowder Milkshake Irabazlea

Antzerkia aldatu

Urtea Lana Pertsonaia Antzokia
2011 Inadmissible Evidence Shirley Donmar Warehouse
2013 Time to Act Karen Broadway

Bestelakoak aldatu

Bideo musikalak aldatu

Urtea Abestia Artista
2014 "Happy Idiot" TV on the Radio

Bideo jokoak aldatu

Urtea Bideojokoa Pertsonaia Oharrak
2010–2011 Doctor Who: The Adventure Games Amy Pond 1–2 denboraldiak
2010 Doctor Who: Evacuation Earth
Doctor Who: Return to Earth

Audioliburuak aldatu

Urtea Izenburua Argitaratzailea
2018 The Secret Garden Apple, Inc.

Erreferentziak aldatu

  1. «Doctor Who Matt Smith Karen Gillan as the Eleventh Doctor and Amy Pond» www.themindrobber.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  2. (Ingelesez) «Marvel Star Karen Gillan is Still "Obsessed" With Playing Nebula in Guardians of the Galaxy» Marvel (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  3. (Gaztelaniaz) «Karen Gillan será protagonista del nuevo Jumanji» AlohaCriticón 2016-08-31 (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  4. (Ingelesez) Lawson, Jim. (2014-01-19). «Dad of former Doctor Who star Karen Gillan aims to follow his daughter into the movie business with film about football star Len Shackleton» Daily Record (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  5. «Who's that girl? | Inverness Courier | Home» web.archive.org 2013-11-10 (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  6. (Ingelesez) «Karen Gillan: Obsessive fans, short skirts and life with Doctor Who» The Independent 2011-05-06 (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  7. The Kevin Bishop Show (2008) - News - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  8. «Karen Gillan on her role as Doctor Who's sexy sidekick - TV - Celebs + TV - People.co.uk» web.archive.org 2012-08-16 (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  9. «Karen Gillan bags relative role | TV | Entertainment» web.archive.org 2014-11-06 (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  10. (Ingelesez) Squires, Bethy. (2021-11-01). «The Real Reason Karen Gillan Left Doctor Who» Looper.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  11. (Ingelesez) «Home» Radio Times (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  12. (Ingelesez) Smith, Tony. «The CURSE of WHO: WHY has there never been a decent videogame with the Doctor?» www.theregister.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  13. (Ingelesez) «We'll Take Manhattan, BBC Four» theartsdesk.com 2012-01-27 (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  14. (Ingelesez) Not Another Happy Ending. (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  15. (Ingelesez) Limited, London Theatre Direct. (2011-07-22). «DOCTOR WHO'S KAREN GILLAN TO MAKE THEATRE DEBUT AT THE DONMAR WAREHOUSE» London Theatre Direct (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  16. «Upcoming Events | The 24 Hour Plays on Broadway Benefit 2013 | Urban Arts Partnership» web.archive.org 2015-09-22 (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  17. (Ingelesez) Andreeva, Nellie; Andreeva, Nellie. (2014-11-07). «‘Selfie’ Cancelled By ABC» Deadline (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  18. (Ingelesez) Gonzalez, Sandra. (2014-07-15). «Marvel Made Karen Gillan a Wig of Her Own Hair That She'll Wear on 'Selfie'» Mashable (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  19. «IAR VIDEO: Director James Gunn and Karen Gillan Talk 'Guardians of the Galaxy' - iamROGUE.com» web.archive.org 2014-04-04 (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  20. (Ingelesez) Vejvoda, Jim. (2016-07-15). «Guardians of the Galaxy Vol. 2: Zoe Saldana on Gamora, Nebula and Thanos» IGN (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  21. (Ingelesez) Barraclough, Leo; Barraclough, Leo. (2015-03-30). «‘Interstellar’ wins Film, Director at Empire Awards» Variety (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  22. (Ingelesez) «Avengers: Infinity War And Sequel Set To Begin Filming Monday» Marvel (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  23. (Ingelesez) McNary, Dave; McNary, Dave. (2015-09-01). «Karen Gillan Joins Tom Hanks, Emma Watson, John Boyega in ‘The Circle’» Variety (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  24. (Ingelesez) Hipes, Patrick; Hipes, Patrick. (2016-08-30). «Karen Gillan Game For Big Role In ‘Jumanji’ Alongside Dwayne Johnson & Kevin Hart» Deadline (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  25. (Ingelesez) December 13, Devan Coggan; EST, 2019 at 06:56 PM. «How 'Jumanji: The Next Level' actress Karen Gillan became an accidental action star» EW.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  26. (Ingelesez) «‎The Secret Garden» Apple Books (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  27. (Ingelesez) Gunpowder Milkshake. (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  28. (Ingelesez) Dual. (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  29. «Independent Filmmakers Showcase - Awards for 2015» www.ifsfilm.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  30. (Ingelesez) Dalton2018-09-26T12:39:00+01:00, Ben. «'Calibre' leads BAFTA Scotland nominations» Screen (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  31. «Fashion Targets Breast Cancer Launches New Campaign for 2011 - The Trend Boutique» web.archive.org 2011-08-30 (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  32. «Squirrel Ward opens with a visit from Karen Gillan | Lifeline blog - Great Ormond Street Hospital Children's Charity» web.archive.org 2013-07-29 (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  33. (Ingelesez) Welsh, Susan; MacLennan, Chris. «Hollywood actress Karen Gillan throws support behind Highland mental health charity» Press and Journal (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  34. (Ingelesez) Houghton, Rianne. (2022-05-16). «Guardians of the Galaxy's Karen Gillan marries Nick Kocher» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).

Kanpo estekak aldatu