Catholicos Karekin II (armenieraz: Գարեգին Բ, batzuetan Garegin II.a) Armeniako Eliza Apostolikoaren Patriarka da.

Karekin II.a

Armeniar Guztien Catholicoa

1999ko urriaren 27a -
Karekin I (en) Itzuli
Archbishop of the Armenian Apostolic Church (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaVoskehat (en) Itzuli1951ko abuztuaren 21a (72 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Armenia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaBonngo Unibertsitatea
Gevorkian Theological Seminary (en) Itzuli
(1965 - 1971)
Hizkuntzakarmeniera
errusiera
Armeniera klasikoa
Jarduerak
Jarduerakapaiza
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaArmeniako Eliza Apostolikoa

Krtich Nersessian izenarekin jaio zen 1951eko abuztuaren 21ean, Voskehaten, Armenia. 1965ean seminarioan sartu zen eta 1970n diakono bilakatu zen. 1971an ohorezko graduazioa lortu zuen eta hortik aurrera apaiz ibili zen. 1970eko hamarkadan kanpora joan zen ikastera, Viena, Bonn eta Zagorskera. 1979tik aurrera pertsona esanguratsua da Armenian eta 1983ko urriaren 23an Echmiadzineko Apezpiku izendatu zuten. 1992ean Artzapezpiku izendatu zuten.

1988an Armeniako 1988ko lurrikararen biktimei lagundu zien, elizak eta eskolak eraikiz. Telekomunikazioen inguruko interesa erakutsi du. 1999tik aurrera Catholicos izendatu zuten, hau da, Armeniako Eliza Apostolikoaren barruko Aita Santua. Bere aurrekaria Karekin I.a izan zen. Juan Pablo II.a Erromako aitasantuarekin harreman ona izan zuen eta 2000an gonbitea luzatu zion Armenia bisitatzeko. 2001ean Juan Pablo II.a Armeniara joan zen eta bere etxean egon zen.

2006an Istanbulera joan zen Bartolomeo I.a Patriarka Ekumenikoa bisitatzera eat polemika sortu zuen Armeniar Genozidioa aipatzeagatik.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karekin II.a