Kardioide

Konkoidearen kasu berezia. Kurba sortzailea zirkulu bat da, puntu finkoa zirkuluan dago eta k konstantearen balioa zirkuluaren diametroa da. Hau da kardioidearen ekuazioa, koordenatu polarretan r = k (1 − cos θ).

Kardioidea konkoidearen kasu berezia da. Kurba sortzailea zirkunferentzia bat da, puntu finkoa zirkunferentzian dago eta a konstantearen balioa zirkunferentziaren diametroa da. Bihotz-itxura du eta a diametroko zirkunferentzia bat diametro berdineko beste zirkunferentzia finko baten inguruan biratzean sortzen da. Halaber har liteke kardioidea epizikloidearen kasu berezitzat, non bi zirkunferentziak diametro berekoak baitira. Baita Pascalen barakuilua ere da, 2a=h denean.

Itzulikatzen den zirkunferentzia batek sortutako kardioidea.

Hauek dira kardioidearen ekuazio parametrikoak:

non a bi zirkunferentzietako erradioa den. Koordenatu polarretan honela idazten da:

eta koordenatu kartesiarretan:

Grafikoak aldatu

 

Lau kardioide ardatz kartesiarren lau norabideetan orientatuta eta bere ekuazioak koordenatu polarretan.

Kanpo estekak aldatu