Kantabriako armarria, laukizuzen formakoa da (heraldikan, armarri espainiarra deitua), ertza borobildurik eta zelaia moztua duena. Urdin heraldikoan almenadun urrezko dorre bat, urdinez argitua, brankarekin, dorretik, armarriaren eskuinaldera doan kate bat apurtu duen itsasontzi natural batekin. Muturrean, urdin eta zilar heraldikozko olatuak, guztia, bi giza bururen azpian muntatua, moztuak eta argi koroatuak. Gorri heraldikoan, apaindura geometrikozko kantabriar hilarri bat, Barros eta Lomberakoen antzekoa.

Kantabriako armarria

Armarriaren gainean, errege koroa dago, harribitxiz apainduriko urrezko zirkulu bat dena, eta zortzi akanto hostoz osatua, zeintzuetatik bost baino ez baitira ikusten, perlekin apainduak, eta, euren hostoetatik, urdin heraldikozko mundu batean biltzen diren perlazko diademak irteten dira, erdi-meridianoa eta ekuatorea urrezkoak dituela, urrezko gurutze batekin. Koroa, gorri heraldikoz bildua dago.

Goialdeko erdiko zati historikoak, 1248ko Sevillaren konkista adierazten du kantabriarren aldetik, dorrea (Urrearen Dorrea irudikatuz) eta itsasontzia, non itsasontzia Guadalquivir ibaitik pasabidea ixten zuten kateak apurtzen ari baita. Itsas Kantabriaren bereizgarri izan zen zortzi mendeko aktibitatearen ikurra da, erreferentzia hagiografikoa, non San Emeterio eta San Zeledonio santu martirien buruak gehituz agertzen baita, euren patroitzapean lurraldearen batasuna irudikatzen dutena.

Behealdeko erdiak, Kantabrian erromatarrak iritsi aurretik bizi izan ziren herriek utzitako ondarerik garrantzitsuenetako baten irudia erakusten du: kantabriarren hilarri erraldoiak. Horretarako, eredu bezala, Barroseko hilarri erabili zen, honela, Buelnako haranean dagoen izen bereko herrian aurkitu zelako deitua. Armarri ofiziala, errege koroaren gehikuntzarekin osatzen da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu