Kanadako Uhartedi Artikoa

Kanadako Uhartedi Artikoa edo Kanadako Artxipelago Artikoa[1] (ingelesez: Canadian Arctic Archipelago), gehienetan Uhartedi edo Artxipelago Artikoa (ingelesez: Arctic Archipelago), Kanadako iparraldean dagoen uhartedia da, Ozeano Artikoan. Ipar Amerikako muturrean kokatzen da, Kanadako Nunavut eta Ipar-mendebaldeko lurraldetan eta bere 36.563 uharteek 1.424.500 km² azalera dute.

Kanadako Uhartedi Artikoa
Datu orokorrak
Mendirik altuenaBarbeau Peak (en) Itzuli
Garaiera2.616 m
MotaUhartedi
Azalera550.000 mi²
Geografia
Map
Koordenatuak75°N 90°W / 75°N 90°W / 75; -90
UTC orduaUTC−04:00
Estatu burujabe Kanada
Territory of Canada Nunavut
Ur-gorputzaOzeano Artikoa

Uhartediak mendebaldean Beaufort itsasoa; iparraldean Ozeano Artikoa; ekialdean Groenlandia, Baffin badia eta Davis itsasartea; eta hegoaldean Hudson badia eta Kanada kontinentala ditu.

Kanadako Artxipelago Artikoak 94 uharte nagusi ditu, hiru munduko hamar uharte handienen artean tartean, eta 36.469 txikiak.

Historia aldatu

Paleo-eskimo izeneko inuiten aurrekari den kultura duela 4.500 urte jada ingurune honetan kokatua zegoen.

Haien hurrengo kulturei, Pre-Dorset eta Dorset kultura esaten zaie, uhartediko Baffin uharteko Dorset badian aurkitutako aztarna batzuen arabera.

Pre-Dorset kulturako biztanleek aldi bateko larruzko dendetan bizi ziren, baina baliteke lehen elurrezko etxeak ere (igluak alegia) haiek eraiki izana. Mikrolito edo harri landu txikien tresna garatua zeukaten, zeina lotzen den Alaskako Denbigh kulturarekin.

Dorset kultura k.a. 500 urtetik gure aroko 1.500 urtera arte nagusi izan zen uhartedian, non Thule kultura aurreratuagoak desplazatu zituen. Thule horien ondorengoak dira gaur egungo inuitak[2].

Ingurua esploratu zuen lehen europarra Martin Frobisher izan zen 1570eko hamarkadan; baina ez zen sekula kolonizaziorik izan. Ptaktikan, Kanadako subiranotasuna 1880ko hamarkadan gauzatu zen, eta honek Franklin barrutia ezarri zuen 1895ean, uhartediko ia uharte guztiak barne. Barrutia 1999an desegin zen Nunavut lurraldea sortu zenean, inuti bertako biztanleei autonomia emanez.

Uharte nagusiak aldatu

Hauexek dira irla nagusiak:

Izena Kokapena* Azalera Azalera heina Biztanleria
(2001)
Munduan Kanadan
Baffin uhartea   NU 507.451 5 1 9.563
Victoria uhartea   NT,   NU 217.291 9 2 1.707
Ellesmere uhartea   NU 196.236 10 3 168
Banks uhartea   NT 70.028 24 5 114
Devon uhartea   NU 55.247 27 6 0
Axel Heiberg uhartea   NU 43.178 32 7 0
Melville uhartea   NT,   NU 42.149 33 8 0
Southampton uhartea   NU 41.214 34 9 721
Galesko Printzearen uhartea   NU 33.339 40 10 0
Somerset uhartea   NU 24.786 46 12 0
Bathurst uhartea   NU 16.042 54 13 0
Patrick printzearen uhartea   NT 15.848 55 14 0
William erregearen uhartea   NU 13.111 61 15 960
Ellef Ringnes uhartea   NU 11.295 69 16 0
Bylot uhartea   NU 11.067 72 17 0

* NT = Ipar-mendebaldeko lurraldeak, NU = Nunavut

Groenlandiaren ondoren, Uhartedi Artikoa eskualde artikorik handiena da. Klima artikoa da eta eskualdean tundra da nagusi. Ia uharte gehienek ez dute biztanlerik, batzuetan badaude Inuiten herrixkak kostaldeetan.

Uharteen mapa aldatu


  • Belcher uharteak
  • Long uhartea
  • Akimiski uhartea
  • Charlton uhartea


 


  • Baffin uhartea
  • Jens Munk uhartea
  • Koch uhartea
  • Bray uhartea
  • Rowley uhartea
  • Foley uhartea
  • Air Force uhartea
  • Charles printzearen uhartea
  • Vansittart uhartea
  • White uhartea
  • Southampton uhartea


  • Resolution uhartea
  • Loks Land uhartea
  • Akpatok uhartea
  • Uharte handia
  • Salisbury uhartea
  • Nottingham uhartea
  • Mansel uhartea
  • Coats uhartea
Mapan ez dauden uharteak
  • Beechey uhartea
  • Yorkeko dukearen uhartedia
  • Gateshead uhartea
  • Haig-Thomas uhartea
  • Hans uhartea
  • Killiniq uhartea
  • Jenny Lind uhartea
  • Ottawa uharteak
  • Leopold printzearen uhartea
  • Skraeling uhartea
  • Trodely uhartea
  • Weston uhartea

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. (Ingelesez) «The People of Nunavut» Travel Nunavut (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu