Kalmuka[1] (kalmukeraz: Хальмгуд, Halm'gud) Mendebaldeko mongolen ondorengoei ematen zaien izena da. Kalmuk gehienak Errusiako Kalmukia Errepublika Autonomoan bizi dira, Kaspiar itsasoaren ipar-mendebaldean hedatzen diren estepetan[2]. Budismo tibetarra da gehiengoaren erlijioa eta kalmukeraz mintzatzen dira.

Kalmukak
Хальмгуд

Kalmukak XIX. mende amaieran
Biztanleak guztira
184.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Errusia 183.372
 Ukraina 325
Hizkuntza
Kalmukera, errusiera
Erlijioa
Budismo tibetarra
Zerikusia duten beste giza taldeak
Mongolak

Jatorriz, kalmuka hegoaldeko Siberiako herria zen. Toghon Temur-en gidaritzapean, inperio bihurtu zen 1334 inguruan. XVII. mendearen hasieran Kaspiar itsasoaren iparraldera emigratu zuten. 1771n askok Mongoliara itzultzea erabaki zuten, baina gehienak bidean hil ziren.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.