Kale Dor Kayiko (KDK) Euskal Herriko ijitoen kultura eta gizarte arloko elkartea da, Txurdinagan (Bilbo) egoitza nagusia daukana, eta Otxarkoaga (Bilbo), Erandio eta Portugalete (Bizkaia) eta Irunen (Gipuzkoa) ere ordezkaritza bana duena.

Topaketak, aldizkaria, ipuin eta flamenko lehiaketak eta urteroko sariak antolatzen dituzte, besteak beste.

Arduradunak aldatu

Oscar Vizarraga eta Unai Rodriguez (Txurdinaga), Leire Goikoetxea (Otxarkoaga), Laura Ortega (Erandio), Ruth Mora (Portugalete) eta Ainara Pina (Irun) elkarteko arduradunak dira.

Esparruak aldatu

  • Gizarte arloa.
  • "Romi" (emakumeak)
  • "KDK Gazteak"
  • "Sastipen" (osasungintza)
  • I+D informatika.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu