Kabuki antzerkia1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Ginzako kabukiza, Tokioko kabuki antzoki garrantzitsuenetakoa

Mota Kultura Ondare Immateriala
Erreferentzia 00163
Kokalekua  Japonia
Eskualdea2 Asia eta Pazifikoa
Izen ematea 2008 (XXXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Kabukia (japonieraz: 歌舞伎 kabuki?) japoniar antzerki tradizionalaren forma bat da. Musika, dantza, eta mimoa biltzen ditu kabuki antzezpenak eta antzezleek, apaintzeko, margoak eta jantzi ikusgarriak erabiltzen dituzte, eta nabarmengarria da obra dramatikoen estilizazioa. 2008an UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu zuen[1].

Etimologia aldatu

Hitzaren karaktereek «kantatu» (ka), «dantzatu» (bu) eta «trebetasun», «antzea» (ki) esan nahi dute. «Kantatzearen eta dantzatzearen artea» itzuli ohi izan da.

Historia aldatu

Tradizioaren arabera kabuki antzerkia Okuni dantzariak sortu zuen XVI. mendean. Gero, XVII. mendearen amaieran eta XVIII.aren hasieran beheraldia izan bazuen ere, kabuki antzerkiak arrakasta handia izan du beti Japoniako publikoaren aurrean. Antzerki molde tradizional hori landu duten idazlerik ezagunenak ditugu Sakata Tojuro (1645-1709), Ichikawa Danjuro (1660-1704), Yoshizawa Ayame (1673-1729), Tsuruya Nanboku IV.a (1755-1829) eta Kawateke Mokuami (1816-1893).

Kabukiaren osagaiak aldatu

 
Aspaldiko denboretan ohikoa zen kabukiko aktoresa eta publikoko gizonen artean fabore trukean sexu harremanak izatea.

Historiatik edo kondaira zaharretatik harturiko gertakariak eta egitandiak izaten dira gai nagusiak, nahiz eta hirietan giroturikoak ere agertzen diren. Gehienetan bost ekitaldi luzek osatzen dute saioa eta agertoki handietan antzeztu ohi dira. Gizonezko antzezleak izaten dira guztiak; horiek maiz, obraren haria etenda, publikoari hitz egiten diote eta formula jakinen arabera erantzuten die hark.

Erreferentziak aldatu

  1. Kabuki theatre. unesco.org (Noiz kontsultatua: 2016-12-31).

Kanpo estekak aldatu