Kabildoaren Etxea (galizieraz: Casa do Cabido), Santiago de Compostelan dagoen eraikin bat da, antzina Katedraleko Kabildoaren egoitza zena. XIX. mendearen erdialdetik, jabetza pribatukoa da. Clemente Fernández Sarela galiziar arkitekto barrokoak proiektatu zuen 1758an.

Kabildoaren Etxea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaCoruñako probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaSantiago de Compostela
Koordenatuak42°52′47″N 8°32′40″W / 42.8797°N 8.5444°W / 42.8797; -8.5444
Map
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa

Zilargileen Erdi Aroko gremioek, Plaza de las Platerías delakoari eta hegoaldeko fatxadari izena eman zioten. Zilargileen iturriaren parean eraiki zen Kabildoaren Etxea, barroko estilokoa, hiru metro inguruko sakonerarekin, funtzio eszenografikoa baino ez duena, plaza ederraren aldeetako bat ixtea, galiziar barrokoko plaka estilo tipikoarekin. Kabildoaren etxeak, katedralaren parean, ordena konpostelar zorrotzeko fatxada bat du, XVIII. mendekoa.

Ramón María Valle-Inclán inspiratu zuen Mi hermana Antonia ipuinean, Zaldien Iturriak, Federico García Lorcari Danza da Lúa en Santiago olerkia inspiratu zion bezala. 2002an, bertan El lápiz del carpintero filmatu zen.

Kanpo estekak aldatu