43°19′19″N 3°02′15″W / 43.321935°N 3.037608°W / 43.321935; -3.037608

Kabiezes Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Santurtzi udalerriko Kabiezes auzoan kokatuta dagoena, Antonio Alzagako biribilgunearen behean hain zuzen ere. 2014ko ekainaren 28an inauguratu zen,[2] Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago, eta 2. linearen geltoki-buru da.

Kabiezes
Antonio Alzaga sarbidea geltokiaren inaugurazio egunean.
Map
Kokapen mapa
Lineak
Geltoki-burua  Bilboko metroaren 2. linea  Santurtzi »
Kokapena
HelbideaAntonio Alzaga hiribidea, 68; 48980
UdalerriaSanturtzi,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea2. gunea
Irekiera2014ko ekainaren 28a
Bidaiariak922.081 (2016)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak  Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaMetroa Autobusa Taxi 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL2Basauri - Kabiezes
BizkaibusA2315  Santurtzi - Portugalete - EHU
A3129  Lutxana - Gurutzeta - Santurtzi
A3135  Sestao - Kabiezes
A3151  Bilbo - Santurtzi - Portugalete (A-8)
A3323  Portugalete - Galdames
A3334  Santurtzi - Balmaseda
A3335  Muskiz - Sestao
BestelakoakTaxi  Taxi

Sarbideak aldatu

Geltokiak eskailera mekaniko bidezko bi sarbide eta igogailu bidezko beste sarbide bat ditu.

  •        Antonio Alzaga hiribidea, 64 (Antonio Alzaga irteera)
  •    Lauaxeta kalea, 3 (Lauaxeta irteera)
  •          Antonio Alzaga hiribidea, 68 (Antonio Alzaga irteera)

Gaueko sarbideak aldatu

  •        Antonio Alzaga hiribidea, 64 (Antonio Alzaga irteera)
  •          Antonio Alzaga hiribidea, 68 (Antonio Alzaga irteera)

Geltokia aldatu

Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.

Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Antonio Alzaga sarbidearen kanoia altzairu eta beirazko elementu bilakatzen da, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardena, alegia.[3] Aldiz, Lauaxeta sarbidearen kanoia agerian utzi eta ez da fosterito motatako sarrerarik erabili, sarbidea maldan dagoelako.

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[4]

Uholdea aldatu

2011ko azaroan, geltokia eraikitze-lanetan zegoela, euri-urek Santurtzi eta Kabiezesko geltokiak lotzen dituen tunela puskatu eta ura sartu ondoren Santurtziko geltokiak ur gainezka egin zuen. Arazoak eraginda, Kabiezesko geltokiaren lanak bukatzeko epea luzatu zen, eta egun batzuetan Portugalete eta Santurtziko geltokien arteko tartea zerbitzurik gabe gelditu zen, Metroaren ordez autobus zerbitzu bereziak jarri behar izan zirelarik.[5]

Disuasio-aparkalekua aldatu

Bizkaiko Garraio Partzuergoak metro sareko bosgarren disuasio-aparkalekua eraikiko du geltokiaren ondoan.[6] Hala, autoa utzi eta garraio publikoa erabiliz, hobaridun tarifa eskaitzen zaio bezeroari, hurrengo baldintzapenen barruan: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa Bilboko metroko zerbitzu ordutegiaren barruan besterik ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon.

Loturak aldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Erreferentziak aldatu

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-08-04).
  2. Metro Bilbao. «Kabiezes geltokiaren inaugurazioa • Maiztasun berriak» (Noiz kontsultatua: 2014-06-28).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Bisitatzeko geltokiak | Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
  4. (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
  5. (Gaztelaniaz) Gara. «En 60 horas descargó en puntos de Gipuzkoa lo que llueve en una semana» (Noiz kontsultatua: 2014-06-28).
  6. (Gaztelaniaz) Deia. «Kabiezes albergará el quinto parking disuasorio del metro» (Noiz kontsultatua: 2014-06-17).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa