KAA Gent edo Koninklijke Atletiek Associatie Gent Belgikako futbol taldea da, Gante hirian egoitza daukana. Belgikako liga bat eta hiru kopa irabazi ditu.

Koninklijke Atletiek Associatie Gent
Ezizena(k)De Buffalo's
Sorrera1864
Futbol zelaiaGhelamco Arena
edukiera: 20.000 lagun
inaugurazioa: 2013
PresidenteaBelgika Ivan De Witte
EntrenatzaileaBelgika Hein Vanhaezebrouck
LigaBelgikako Pro League
2022-235.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

1864 urtean sorturiko taldea da, Belgikako zaharrenetakoa, hasiera batean hockey-an eta lasterketatan aritzen zen. Dena dela futbolaren atala 1900 urtean eratu zen. Société Gymnastique la Gantoise izen frantsesarekin sortu zen eta gaur egungo izen neerlandesa 1971 urtean hartu zuen. De Buffalo's ezizenaren jatorria XX menearen hasieran jarrio zioten Buffalo Billek bere zirkuarekin hirira etorri zenean.

Gante 1913 eta 1929 artean Belgikako lehen mailan aritu zen, bai eta 1937 eta 1967 artean ere. 1954 urtean hirugarren egin zuen ligan, bigarrenarekin berdinduta eta RSC Anderlecht irabazlearengandik puntu bakarrera. Lehenengo titulua 1964ko kopa izan zuen eta hurrengo urtean Europako Errekopa jokatu zuen, dena dela lehenengo itzulian West Ham United-ek kanporatu zuen.

1967an jeitsi zenetik arazo ugari izan zituen eta hirugarren mailan ere aritu zen 1974-75 denboraldian. 1980an berriz lehen mailara igo zen eta 1984an bigarren Kopa eskuratu zuen. Hurrengo urteetan ligako goiko postuetan ibili zen eta jokatu zuen UEFA Kopan ere. 1987an berriz maila galdu zuen baina 1989an berriz igo eta ordutik lehen mailan mantendu da.

1992ko UEFA Kopan Lausanne-Sport, Eintracht Frankfurt eta Moskuko Dinamo garaituta final laurdenak jokatu zituen Amsterdamgo Ajaxen aurka. Etxean 0-0 berdindu zuen baina Amsterdamen 3-0 galdu zuen.

XXI mendean 2006 eta 2007an UEFA Intertoto kopako finalak jokatu zituen baina ezizn izan zuen titulua irabazi, 2006an Grasshopper-ek 3-2 irabazi zion eta 2007an Aalborg-ek emaitza berarekin. 2010an Belgikako hirugarren kopa lortu zuen eta ligan bigarren gelditu zen. 2014-15 denboraldian lehenengo aldiz Ligako txapelduna izan zen.

Palmaresa aldatu

Belgikan: 5 aldatu

Nazio artean: 0 aldatu

Kanpo estekak aldatu