k. d. lang

K.d. lang» orritik birbideratua)

Kathryn Dawn Lang (Edmonton, Kanada, 1961eko azaroaren 2a) artista gisa k. d. lang izenarekin eta letra xehez ezaguna, Kanadako pop eta country kantautorea da, baita tarteka aktorea ere.

K. d. lang

(2016)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKathryn Dawn Lang
JaiotzaEdmonton1961eko azaroaren 2a (62 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaRed Deer Polytechnic (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, abeslaria, aktorea, musikaria, gitarra-jotzailea, soinu banda konpositorea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
InfluentziakKitty Wells (en) Itzuli eta Patsy Cline
Izengoitia(k)k.d. lang
Genero artistikoapop musika
countrya
adult contemporary musika
americana
jazza
herri-kanta
herri-musika
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaBumstead Records (en) Itzuli
Elektra Records
Nonesuch
Sire Records
Warner Bros. Records
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaTibetar budismoa

kdlang.com
IMDB: nm0485807 Allocine: 12391 Allmovie: p40416 TV.com: people/k-d-lang IBDB: 495350
Facebook: kdlang Twitter: kdlang Instagram: kdlang Youtube: UCiUBDePZrwHlQd_louwtTWA Spotify: 6W1BHDF0T4a4KYcSwzD586 iTunes: 147205 Last fm: k.d.+lang Musicbrainz: 675c1c5e-5625-4a5e-97a2-b02aab5db2fc Songkick: 138108 Discogs: 110570 Allmusic: mn0000852997 Deezer: 1442 Edit the value on Wikidata

Lang-ek Juno eta Grammy sariak irabazi ditu bere musika-saioengatik; haren kantu ezagunenen artean aipa daitezke "Constant Craving" eta "Miss Chatelaine". Roy Orbison-ekin hasi zen kantatzen koru lanetan, eta harekin egindako abesti batek eman ziola sona munduan:: Crying[1]. Zinerako musika egin du, eta elkarlanean aritu da zenbait musikari entzutetsurekin, hala nola, Roy Orbison, Tony Bennett, Elton John, Anne Murray, Ann Wilson eta Jane Siberry.[2]

Lesbiana eta beganoa izanda, Lang ezaguna da aktibista gisa, lan egiten baitu animalien eskubideen alde, gay eta lesbianen alde eta Tibeten giza eskubideak errespeta daitezen. Leonard Cohen abeslariaren "Hallelujah" kantua abestu zuen zuzenean 2010eko Neguko Olinpiar Jokoen irekiera ekitaldian, Vancouver hirian, Columbia Britainiarrean[3]. Lehenago, abestu egin zuen 1988ko Neguko Olinpiar Jokoen itxiera ekitaldian, Calgary hirian. Mezzo-soprano baten ahots-irismena du.[4]

Lehen urteak aldatu

Lang Edmonton hirian jaio zen, Albertan, Audrey Bebee eta Adam Frederick Lang-en alaba.[5] Bere jatorria oso zabala da, ingeles, irlandar, eskoziar, aleman, errusiar-judu, islandiar eta sioux sustraiak ditu-eta.[6] Bederatzi hilabete zituela, haren familia Consort herrira aldatu zen, Albertan, eta han hazi zen, beste bi ahizpa eta anaia batekin batera, Kanadako belardietan. Haren aitak, denda baten jabea bera, utzi egin zuen familia Kathryn-ek hamabi urte zituela.

Bigarren Hezkuntza amaituta, Lang Red Deer College-era joan zen, eta han liluratuta geratu zen Patsy Cline musikariaren bizitza eta musikarekin, hainbeste ze erabaki zuen bera ere kantari profesionala izan nahi zuela.[7] Graduatu ondoren, 1982an Edomontonera joan zen, eta han urtebete geroago Patsy Clinen omenezko talde bat sortu zuen, The Reclines izenenarekin. Talde horrekin grabatu zuen bere lehen diskoa, Friday Dance Promenade. Hortik aurrera, Larry Wanagas bihurtu zen bere managerra.

Jeneralean The Reclines taldeak jotzen zuen Sidetrack Cafe lokalean, Edomontongo toki oso popularra, non astean sei gauez musika-banda desberdinek jotzen zuten. A Truly Western Experience diskoa 1984an kaleratu zen, eta oso kritika onak jaso zituen Kanadan. Poliki-poliki, Lang "cowboy punk" estiloan nabarmendu zen, country lokaletan arropa bereziak janzten zituela, arropan cowboy eta indioen irudiak josita zeramatzala.

Langek zenbait disko grabatu zituen, oso kritika onekin, eta 1985ean Juno saria jaso zuen, Etorkizun Oneneko Emakume Kantariari. Onartu zuen saria eztei-jantzi bat zeramala, bere orduko mutil gelakideak utzitakoa. Guztira zortzi Juno sari jaso ditu.

1986an Langek kontratu bat sinatu zuen Nashvilleko disko ekoizle estatubatuar batekin, eta izugarrizko kritika onak jaso zituen 1987an kaleratutako albumagatik, Angel with a Lariat.

Nazioartearen aitorpena aldatu

Langek 1988an irabazi zuen nazioartearen aitormena, "The Alberta Rose" abestu zuenean Calgaryn, Neguko Olinpiar Jokoen itxiera ekitaldian. Urte berean, Chatelaine emakumeentzako aldizkari kanadarrak izendatu zuen Lan "Urteko emakumea".

Langen karrerak bultzada izugarria jaso zuen Roy Orbisonek hura aukeratu zuenean bikote gisa, "Crying" kantu famatua abesteko. Elkarlan hark 1989ko Grammy saria irabazi zuen Ahots Elkarlanik Onenarentzat Country musikan. Kantuaren bertsio hura Jon Cryer zuzendariaren Hiding Out filmean erabili zen, 1987an.

Langek beste Grammy sari bat jaso zuen 1989an kaleratutako Absolute Torch and Twang diskoagatik. Disko hartatik eratorritako "Full Moon Full of Love" singleak arrakasta aipagarria izan zuen AEBetan eta Number One bihurtu zen Kanadako Country musikaren sailkapenean.

1992an Ingénue albuma atera zuen, country musikaren eragin txikikoa, eta bertan zegoen orain arteko bere kanturik popularrena, "Constant Craving". Abesti hark salmenta millonarioak ekarri zizkion, sekulako kritika onak, eta Grammy sari bat. Beste abesti aipagarri bat disko hartan izan zen "Miss Chatelaine", non parodia bat egiten baitzuen aurrez jasotako sari batena. "Constant Craving" kantuarekin egindako bideoak MTV saria jaso zuen Emakume-bideorik onenari.

1994an parte hartu zuen Tony Bennett abeslariaren MTV Unplugged saioan, Moonglow abestiarekin.

1995ean All You Can Eat diskoak balio izan zion Brit Awards saria, Nazioarteko Emakume-artistarik Onenari. Album hark urrezko diskoa irabazi zuen AEBetan.

1997an Drag albuma atera zuen, eta 2000n Invincible Summer atera zuen. Biekin urrezko diskoa irabazi zuen AEBetan.

1997an The Rolling Stones musika taldeak bere kantu baten letra-egiletza aitortu zion, "Anybody Seen My Baby?", non koruak "Constant Craving" abestiaren oso antzekoak baitira. Jagger-ek eta Richards-ek aitortu zuten sekula ez zutela kantu hori entzun, eta ohartu zirenean zelako antza zuten kantu biek, zur eta lur geratu ziren. Jagger konturatu zen bere alabak behin eta berriro entzun zuela "Constant Craving" bere disko jogailuan, eta berak ere askotan entzun zuela, baina modu subliminalean. Horregatik, eta auzitegiak saiheste aldera, aitortu zieten abestiaren egiletza k.d. langi eta Ben Minki.

2000. urtean Joni Mitchell kantariaren omenaldian kantatu zuen, "Help Me" abestuta. Berarekin batera Elton John, Diana Krall, Bryan Adams eta Cyndi Lauper abeslariek kantatu zuten. 2001ean Live By Request grabatu zuen, zeina kaleratu zen DVD eta CD formatuetan. 2002an berriro grabatu zuen Tony Bennett-ekin batera, orduko hartan A Wonderful World , eta harekin Grammy saria irabazi zuen.

2004an Hymns of the 49th Parallel diskoa kaleratu zuen, zenbait kanadar abeslariri eskainia, denak ingeles hiztunak (Leonard Cohen, Joni Mitchell, Neil Young, Ron Sexsmith), eta 2008an Watershed diskoa, abesti berriekin. Urtebete geroago, haren hirugarren DVDa agertu zen: Live in London, BBCren Orkestrarekin batera.

2007an Anne Murray bere txikitako idoloarekin "A Love Song" kantatu zuen, Murray-ren aspaldiko arrakasta, eta abesti hura agertu zen Murray-ren Friends And Legends albumean.

2008an Langi buruzko artikulu batek adierazi zuen “lanean ari ez denean [Lang] etxezuloa da, eta isilean bizi da neskalagun batekin, zeinari deitzen dion ‘nire emaztea’ —ez daude legez ezkonduta— eta bere bi txakurrekin”.

 
k.d. lang Leonard Cohen-en "Hallelujah" abesten 2010eko Neguko Olinpiar Jokoen irekitze ekitaldian, Vancouverren

Langen lehen arrakasta-bilduma konpletoa 2010eko otsailaren 2an argitaratu zen, Recollection izenarekin. Egun batzuk geroago, otsailaren 12an, Leonard Cohenen "Hallelujah" kantatu zuen Neguko Olinpiar Jokoen irekitze ekitaldian, Vancouver hirian, Columbia Britainiarrean.

2010ean Lang Nashvillen izan zen, Sing it Loud albumean lanean, zeina hurrengo urtean kaleratu baitzen, Lang eta the Siss Boom Bang taldeak sinatuta. 2011n bandak jira handia egin zuen Ipar Ameriketan.

2012an, Los Angeles utzi eta Portald-era joan zen bizitzera, Oregon estatura.

2013an, Juno sarietan, Kanadako Music Hall of Fame (Kanadako Famaren Musika-aretoa) erakunderako izendatu zuten.

2017an "Tower Of Song" ospakizunean parte hartu zuen Quebecen, Leonard Cohenen aldeko oroitzapenezkoa, eta bertan "Hallelujah" kantatu zuen.

Aktibismoa aldatu

1992an Lang-ek aitortu zuen The Advocate aldizkarian lesbiana zela, eta sutsuki defendatu ditu homosexualen eskubideak. 1993an Andy Bell-ekin kantatu zuen, hura ere homosexual agerikoa, eta biek abestu zuten behiala Donna Summer eta Barbra Streisand abeslariek kantatutako No More Tears (Enough is Enough). Azken urteotan kausa asko babestu ditu, VIH/HIESaren kontrako borroka eta haren aldeko ikerketa barne. 1998an “Fado Hilário” portugesez kantatuz parte hartu zuen Onda Sonora: Red Hot Lisbon diskoan, dirua batzeko HIESAren kontra. Halaber, animalien eskubideen alde egin du. Lang beganoa da. Hautsak harrotu zituen 90. hamarkadan Meat Stinks (Okelari kiratsa dario) izenarekin egin zuen kanpainak, batez ere bera jaiotako probintzian, Albertan. Ondorioz, debekatu egin zen haren musika jotzea Albertako 30 irrati baino gehiagotan.

1993an Lang Vanity Fair aldizkariaren abuztuko alearen portadan agertu zen. Argazkian Lang jarrita zegoen bizargin baten aulkian, Cindy Crawford modeloak bizarra egiten zion bitartean. Irudia apurtzailea, ederra eta hunkigarria: dagoeneko mundua ez da gizonena bakarrik. Orduko ale hartan Langek adierazi zuen zelako beldurra izan zuen lesbiana zela aitortutakoan, pentsatu baitzuen country musikak ostrazismora kondenatuko zuela. Baina Nashville, country musikaren sehaska, eskuzabal portatu zen orduan, eta segitu zuen diskoak saltzen. Aitzitik, PETA erakundearen iragarki batean agertu zenean, Nashvillek ez zuen hain ireki jokatu, country musikaren eta okelaren industriaren lotura tarteko.

2008an Langek aldi bat igaro zuen Melbourne hirian, Australian, The Age aldizkariaren editore gonbidatu gisa. 2008ko apirilaren 24an Canberran, bat egin zuen Tibet-en aldeko manifestariekin, 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako suziria pasatu zenean Australiako hiriburutik.

2011n Q Hall of Fame Canada aretorako izendatu zuten, munduko jende guztia berdin tratatzeko egindako lanagatik.

Sariak eta izendapenak aldatu

1989

  • Grammy saria — Best Country Vocal Collaboration "Crying" abestiagatik (Roy Orbison-ekin batera)

1990

  • Grammy saria — Best Female Country Vocal Performance "Absolute Torch and Twang" abestiagatik.

1993

  • Grammy saria — Best Female Pop Vocal Performance for "Constant Craving"
  • Grammyrako izendapena — Song of the Year "Constant Craving" abestiagatik
  • Grammyrako izendapena — Record of the Year "Constant Craving" abestiagatik
  • Grammyrako izendapena— Album of the Year "Ingenue" abestiagatik

1994

  • Grammyrako izendapena— Best Female Pop Vocal Performance "Miss Chatelaine" abestiagatik

1995

  • Brit Awards saria - Best International Female Solo Artist
  • Grammyrako izendapena — Best Pop Collaboration with Vocals "Moonglow" abestiagatik (Tony Bennett-ekin batera)

2003

  • Grammyrako izendapena — Best Pop Collaboration with Vocals "What A Wonderful World" abestiagatik (Tony Bennett-ekin batera)

2004

  • Grammy saria — Best Traditional Pop Vocal Album "A Wonderful World" abestiagatik (Tony Bennett-ekin batera)
  • Grammyrako izendapena — Best Pop Collaboration with Vocals por "La Vie En Rose" (con Tony Bennett)

Diskografia aldatu

Albumak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «kd lang» Faroa 2010-02-18 (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  2. (Ingelesez) «Jane Siberry - When I Was A Boy» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-07-12).
  3. Olympic. (2017-05-22). k.d. lang performs Hallelujah - Vancouver 2010 Olympics Opening Ceremony | Music Monday. (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  4. (Ingelesez) Jazz, All About. «Madeleine Peyroux: Half the Perfect World» All About Jazz (Noiz kontsultatua: 2019-07-12).
  5. Starr, Victoria.. (1994 [i.e. 1995]). K.D. Lang : all you get is me. Vintage Books Canada ISBN 0394224426. PMC 31650037. (Noiz kontsultatua: 2019-07-12).
  6. «kd lang hits Watershed moment» web.archive.org 2014-08-14 (Noiz kontsultatua: 2019-07-12).
  7. «CMT» YouTube (Noiz kontsultatua: 2019-07-12).

Kanpo estekak aldatu