K-141 Kursk Errusiako Itsas Armadaren Oscar II klaseko itsaspeko nuklear bat izan zen. 1990an Severodvinsk hiriko (Arkhangelsk hiritik hurbil) ontziolan eraikitzen hasia, 1994an ureratu zuten.

K-141 Kursk
Fabrikazioa
FabrikatzaileaSevmash (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaErrusia
Ekoizpen-lekuaSeverodvinsk
Historia
Ascent2000ko irailaren 3a - 2001eko urriaren 22a
Gila jartzea 1990
Uretaratzea 1994
Esleipena 1994ko abenduaren 30a
Naufragioa 2000ko abuztuaren 12a
KudeatzaileaErrusiar Itsas Armada
Erregistro-herrialdeaErrusia
Kokapena
Koordenatuak69°40′N 37°35′E / 69.67°N 37.58°E / 69.67; 37.58
Ezaugarriak
Dimentsioak9 (zingoa) × 18,2 (erruna) × 154 (luzera) m
Erruna18,2 m
Zingoa9 m
Masa14.700 t eta 23.900 t
Abiadura16 kn eta 32 kn
Identifikazioa
Berezko-portuaVidyayevo (en) Itzuli

Errusiako Kursk hiriaren omenez jarri zioten izena. Izan ere, han izan zen, Bigarren Mundu Gerran, Kurskeko gudu latza eta sobietarren garaipen garrantzitsua.

154 metroko luzera, 18,2 metroko zabalera eta 9 metroko zingoa zuen, bai eta 4 solairuko garaiera ere.

Tragedia aldatu

2000ko abuztuaren 12an, Barents itsasoan lehergailurik gabeko bi torpedo jaurtitzeko ariketa bat burutzen ari zela, torpedoen propelente gisa erabiltzen den hidrogeno peroxido (HTP) kontzentratua torpedo karkasaren herdoilaren bitartez filtratu zen. HTPak hobiaren kobre eta latoiarekin erreakzionatu eta itsaspekoan leherketa-kate hilgarri bat eragin zuen.

Lehen leherketaren uhin hedakorrak itsaspekoaren gela ugaritara hedatu zen, besteak beste aginte gelara bertara. Azken horretan, ke eta sugar handiak sortarazi zituen. Leherketa horrek lehenbiziko gelan jada 7 gizon hil eta bigarren gelan berriz gutxienez 36 gizon zauritu edota konorterik gabe laga zituen. Ustez, kapitainak larrialdi putzada bat agintzen saiatu omen zen, honen arabera itsaspekoa abiadura bizian itsas gainazalera irtengo omen zen, baina keak kapitaina gainditu omen zuen.

Lehen leherketa jazo eta bi minutu eta hamabost segundora oraindik eta leherketa handiagoa jazo zen. Bigarren leherketa honen suntsitze indarra 5-7 tona TNT kopuruaren parekoa izan, Richter eskalan 3,5eko balioa eduki eta kroskan 2 m²-ko zuloa egin zuen. Ura itsaspekoan 90.000 litro segundura sartu zen, barnean zeuden gizon guztiak itoz.

Bosgarren gelan 13 cm lodierako altzairuz babestutako erreaktore nuklearrak zeuden. Zorionez, bosgarren gelako holtzak bigarren leherketa hautsi gabe jasan zuen, kontrol nuklear barrak bere lekuan mantentzea ahalbideratuz eta sekulako hondamendi nuklearra izango zena ekidinez. Mendebaldeko adituek horrenbeste jasatea lortu zuen itsaspekoa diseinatu zuen errusiar ingeniaritzarekiko miresmena adierazi zuten.

Erreskate saiakerak eta ikerketak aldatu

Hasiera batean Errusiako Itsas Armadak erreskatea burutzen eta istripua sekretupean gordetzen ahalegindu zen, baina egunak igaro hala itsasgizon eta ofizialen familia eta senideek haien berririk ez izan eta publikoki Errusiako agintariei haietaz galdetzean, azkenean larrialdi egoerak Errusiako Itsas Armada gainditu eta atzerritarren laguntza eskatzera derrigortu zuen, ordurako jada istripua gertatu zenetik 16 egun paseak ziren.

Erresuma Batua eta Norvegiatik etorritako erreskate taldeak bertaratu ziren, baina jada norbait bizirik ateratzeko beranduegi eta ezinezkoa izan zen.

Lehen ikerketen arabera eskifaia osoa leherketak jazo eta oso denbora gutxira hil omen zen. Baina beste ikerketa batzuen arabera istripua jazo eta 4 ordutara eskifaiako kide asko itsaspekoaren atzealdeko gelan babes hartu zuela azaleratu zuten. Behin 2001eko urriaren 8an itsaspekoa lehorreratu ondoren, eskifaiak zenbait kideek idatzitako azken 3 ohar topatu ziren, baina Errusiako Itsas Armadak haietako bi bakarrik jakitera eman zituen, eta ez osotasunean: Oharren arabera, gutxienez eskifaiako 16 kidek itsaspekoaren atzealdeko gelan babes hartu zutela adierazten da, baina uraren maila goruntz zihoan heinean, barnealdea sutea sortu eta guztiak keak itota hil ziren. Oharretako batean honakoa idatzia zegoen: “13.15. Seigarren, zazpigarren eta zortzigarren gelako eskifaia osoa bederatzigarren gelara igaro zen. Hemen 23 lagun gaude. Erabaki hau istripuaren ondorioz hartu genuen. gutako inor ezin da gainalazarea igo, Itsu-itsuan eta iluntasunean idazten ari naiz". Eskifaiako kide hauek istripua jazo eta handik 6 egunez bizirik iraun ondoren hil ziren.

Kanpo estekak aldatu