Justiniano II.a (grezieraz: Ιουστινιανός Β´; Konstantinopla, 669- Damatris, Bitinia, 711 urteko azaroak 4) Bizantziar Inperioko agintaria izan zen 685 urtetik 695era doan lehen aginte batean eta 705etik 711ra doan beste batean bi epe horien artean agintea Tiberio III.a eta Leontzio jeneralek lapurtu ziotela. Rhinometos ezizenez ere ezaguna (Ρινότμητος sudur moztua grezieraz.).

Justiniano II.a

bizantziar enperadore

705 - 711ko abenduaren 11
Tiberio III.a - Filipiko
bizantziar enperadore

685eko irailaren 14a - 695
Konstantino IV.a - Leontzio
Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, 669 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaSinope711ko abenduaren 11 (egutegi gregorianoa) (41/42 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: burugabetzea
Familia
AitaKonstantino IV.a
AmaAnastasia
Ezkontidea(k)Eudokia (en) Itzuli
Theodora of Khazaria (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHeraclian dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 42198394 Edit the value on Wikidata

Konstantino IV.aren seme, bere aitak, Justiniano tronuratua izan zedin, bere anaia Heraklio eta Tiberio elbarritu zitzatela agindu zuen. Bere anaiak joko politikotik kanpo 685. urtean enperadore izendatua izan zen.

Bi erregealdi izan zituen, zenbait jeneralen estatu kolpeak zirela medio artean atzerriratua izan baitzen.

Lehen erregealdia aldatu

Justiniano II.aren lehen erregealdiaren (685-695) hasiera oparoa izan zen. Konstantino IV.ak, Justinianoren aitak, ekialdeko mugak finkatu eta mantendu zituen eta omeiar Kalifak tributuak bidaltzen zizkion bizantziarrei. Justinianok Omeiatarren tributuen goratzea eta Zipreko zati baten kontrola lortu zuen, honetaz gain Kalifatoarekin Armenia eta Iberia (Bizantziarren Iberia probintzia gaur egungo Georgiako errepublika litzateke, ez iberiar penintsula) eskualdeetako zergen elkarbanatzea hitzartu zuen.

Ekialdean bakea zenez Justiniano mendebaldeko arazoak argitzeari ekin zion, Balkanetan bereziki. 687/88 urteetan dagoeneko Asia Txikian egoitza zuten zenbait zaldunei tropa Traziara birbideratu zituen bulgariar eta eslaviarren kontrako kanpainetan haritzeko. Mendebaldeko ejertzitoa berrindartu zuenean 688. eta 689. urteetan eslaviarren kontrako kanpaina handi bati ekin zion. Bulgariarrekin lehen leia batean jardun ostean Tesalonika aldera jo zuen. Konstantinoplatik Tesalonikarako bidean ejertzitoak tartean lurrak okupatu zituzten eslaviar ugariri aurre egin behar izan zien. Bi hirien arteko bidea egitea arrakasta militarra izan zen, Tesalonika inperioko bigarren hiria baitzen. Justiniano Tesalonikara iritsi zenean sarrera triunfal bat ospatu zuen eta San Demetrioren (hiriko zaindariaren) elizari opariak egin zizkion.

Erbesteratze politika aldatu

Bulgariar eta eslaviarren aurka atxiloturiko presoak Opsikiongo (gaur egungo Anatolia) eskualde edo themara bidali ziren eskualde honek biztanleria asko galdu baitzuen arabiarren aurkako liskarretan. Birpopulatze politika hau arras arrakastatsua izan zen lur jota zeuden eskualdeetako ekonomia eta demografia berpiztu baitzituen. Gainera inperioko biztanle bihurtu berri zen biztanleria eslaviarrak 30.000 gudari biltzen zituen Bizantzioko kanpainetan erabil zitezkeenak.

Eslaviarren mugimendua ez zen mota honetako politikaren erakusle bakarra izan. Mardaita deritzan herria inperioko ekialdeko mugatik greziara aldatu ziren. Mardaitek musulmanei denbora luzez aurre egin ostean hauekin kolaboratzen hasiak ziren nahiz eta kristau zaharrak izan eta adiskidantza hau ekiditeko esan bezala marinel lanetara ohitu behar izan ziren Peloponesoan, Zefaloniako uhartean, Nikopolisen eta Attalian, azken hau Asia Txikiko Panfiliako kostaldean. Politika beraren ondorioz eskualdez aldatuak izan zirenen artean Txipreko biztanleak izan ziren, hauek Zizikoko eskualdera aldatu ziren, izan ere Konstantinoplako setioa izan zenean biztanle asko galdu zituen eta marinelen beharrean zen.

Txipretarren leku aldatzeak kaliferriaren interesekin egin zuen topo. Justiniano IIak, indartsuagoa zelakoan, ez zien Abd al-Malik-en kexuei jaramonik egin honen ondorioz gerrari berriz ere ekin ziotelarik. 692 eta 693 artean inongo arrakastarik izan ez zuen kanpaina antolatu zuen arabiarren kontra izan ere kanpaina honetara eramandako gerlari eslaviarrak arabiarren aldera pasa ziren. Armenian, Sebastopolisetik gertu sekulako kolpea jaso zuten bizantziarrek eta bide batez eskualde hartan geratzen zitzaizkien domeinuak galdu zituzten. Arabiarrek euren lagun eslaviar berriak Siriara bidali zituzten han bizi zitezen eta handik aurrera inperio bizantziarraren aurkako gerletan erabili zituzten.


Aurrekoa
Konstantino IV.a
Bizantziar agintaria
685695
Ondorengoa
Leontzio
Aurrekoa
Tiberio III.a
Bizantziar agintaria
705711
Ondorengoa
Filipiko
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Justiniano II.a