Jusepe de Ribera (gaztelaniaz: José de Ribera) (Xàtiva, Valentzia, 1591ko urtarrilaren 12a - Napoli, Italia, 1652ko irailaren 2a) —txikia zenez, Italian lo Spagnoletto («Espainiartxo») deitua— pintorea eta inprimatzailea izan zen. Espainiako pintore barroko nagusietako bat izan zen eta, bereziki, erlijio eta mitologiako eszenetan erakutsi zuen errealismo biziarengatik nabarmendu zen.[1]

Jusepe de Ribera

ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaXàtiva1591ko urtarrilaren 12a
HerrialdeaAragoiko koroa
HeriotzaNapoli1652ko irailaren 2a (61 urte) (61 urte)
Hobiratze lekuaSanta Maria del Parto a Mergellina, Naples (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Caterina Azzolino (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Francisco Ribalta
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, artista grafikoa, marrazkilaria eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Valentzia
Erroma
Parma eta Napoli
Lan nabarmenak
MugimenduaBarrokoa
Genero artistikoaarte sakroa
margolaritza mitologikoa

Discogs: 2448081 Find a Grave: 7528827 Edit the value on Wikidata
Jusepe de Ribera (XIX. mendeko grabatua)

Bizitza aldatu

Italian eman zituen bizitzako urte gehienak. Badirudi Francisco Ribaltarekin egon ondoren Italia aldera jo zuela, Parmara lehenik eta Erromara gero (1608-1610). Garai hartan, Napoli Espainiako koroaren mendean zegoen: hantxe ezkondu zen (1616) eta hantxe ezarri pintura-lantegia, erregeordeen eta Erromako hierarkia katolikoaren zerbitzuan. Caravaggioren jarraitzaile nagusietako bat izan zen Italian. Erlijio-gaiak bezala (1616-1620, Osunako kolegiatako erretaula; 1624, San Bartolomeren martiritza), maisutasun handiz landu zuen, besteak beste, mitologiaren mundua (1626, Sileno horditurik; 1634, Bakoren alegia; 1637, Venus eta Adonis; 1637, Apolo eta Marsia). Azken muturrera eraman zuen eszenetako errealismoa, eta ezohiko pertsonengana jo zuen zenbaitetan (1631, Abruzziko emakume bizarduna), baina gehiago izan ziren kaleko erretratu arruntak (1637, Edale alaia; 1637, Neskatxa panderojotzailea; 1643, Nanoa eta txakurra); dastamena, entzumena eta usaimenaren pertsonifikazioak ere aurkeztu zituen obra banatan. Konposizio-maila handiko obrak ere egin zituen, bizitzako azken urteetan, batez ere Jakoben ametsa, 1639; Errege Magoen adorazioa, 1651; eta Apostoluen jaunartzea, 1651. Bizirik zegoela, ospe handia izan zuen Europa guztian, eta bereziki preziatu zuten XVIII. mende bukaeratik aurrerako pintore erromantikoek.[2][3]

Margolan ospetsuak aldatu

Hona lan ezagunetariko batzuk:[4]

  • Sileno mozkortuta (1626)
  • San Andres (1630)
  • Emakume bizrduna (1631)
  • San Pedro penitentzian (1630 - 1640)
  • Andre Mariaren sortze garbia (1630 inguru)
  • Hirutasuna (1635-1636)
  • Madalenaren Jasokundea (1636)
  • San Feliperen martirioa (1639)
  • Jakoben ametsa (1639)
  • Magdalena penitentea (1641)
  • Elbarria (1642)
  • Santa Maria Egipziarra (1651)
  • Pradoko Museoaren Apostoluak (1630-1632)

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu