Erromatar mitologian Junon[1] (latinez: Iūno, ˈjuːno ahoskatua) antzinako Erromako erlijioan jainkosarik nagusienetariko bat izan zen eta Jupiter eta Minervarekin batera Kapitolioko hirukoa osatzen zuen. Hera greziar jainkosaren baliokidea zen.

Junon
Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Ikonografiapeafowl (en) Itzuli eta Egida
BaliokideakHera, Uni (en) Itzuli, Lucina (en) Itzuli eta Juno Sospita (en) Itzuli
DomeinuaEzkontza, jaiotza, Burujabetza eta Emetasuna
Familia
AitaSaturno
Ezkontidea(k)Jupiter
Seme-alabakMarte, Vulkano, Iuventas (en) Itzuli eta Belona
Anai-arrebakJupiter, Vesta, Pluton, Neptuno eta Zeres

Genealogia aldatu

Saturno (Kronos grekoa) eta Opsen (Rea grekoa) alaba, Jupiterren (Zeus grekoa) arreba eta emaztea zen, eta seme bi, Marte (Ares) eta Vulkano (Hefesto) hain zuzen ere, izan zituen.

Funtzioak aldatu

Jainko-jainkosen erregina zen, zeruko eta lurreko andrea eta erreinuen eta inperioen babeslea. Haren presentzia ez zen inoiz falta jaiotzetan eta ezkontzetan, eta babes berezia ematen zitzaien emazte bertutetsuei[2].

Jatorrian, eta tradizio erromatarrean, ilargi-zikloa ere pertsonifikatzen du[3]. Argiaren jainkosa ere bada[4].

Ezaugarriak aldatu

Eskultore batzuek tronu batean eserita irudikatu dute, bere kopetan diadema bat eta bere eskuan urrezko zetroa izanik. Bere oinetan indioilar bat edo gehiago agertzen dira. Batzuetan, bi indioilar ere ikusten dira gurdia arrastatzen, eta, haren atzean, ortzadarraren kolore desberdinak zabaltzen ditu Irisek[2].

Epitetoak aldatu

Junonek hainbat epiteto izan zituen:

  • Interduca (‘emaztegaia ezkontzara eramaten duena’)
  • Domiduca(‘emaztegaia bere etxe berrira eramaten duena’)
  • Cinxia (‘emaztegaiaren faxa lotzen duena’)
  • Regina (‘erregina’)
  • Moneta (‘ondarearen babeslea’)
  • Lucina (‘umeak erditzen dituena’)
  • Lucetia (‘argia ekartzen duena’)
  • Pomona (‘frutarena’).
  • Pronuba (‘emagina’).
  • Ossipagina (‘hezurrak indartzen dituena’)

Pasarte mitologikoak aldatu

Gurtza aldatu

Aurrena Kirinalen eta gero Kapitolioan, Hirukoaren parte zen Jupiter eta Minervarekin batera. Juno Moneta ("Ohartarazten duen Juno", "Gogorarazten duen Juno") gisa beste tenplu batzuk ere bazituen, hala nola, Erromako Arx edo Zitadelan zegoen Juno Moneta tenplua[3].

Urtero martxoaren 1ean, martxoko kalendedan, bere omenez emakumeek Matronalia izeneko jaiak ospatzen zituzten[5]. Uztailaren 7an, Nonas Caprotinas jaiek ere Junon zuten patroi. Latinez bere izena daraman ekaina (Iunius) ezkontzeko hilabeterik aproposena zen antzinako erromatarrentzat, batez ere kalendak.

Iruditegia aldatu

Erreferentzia aldatu

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. a b Humbert, Jean. ((1982 printing)). Mitología griega y romana. (Versión de la 24. ed. francesa por B.O.O. argitaraldia) G. Gili ISBN 84-252-0218-3. PMC 9701239. (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
  3. a b Grimal, Pierre. (1981). Diccionario de mitología griega y romana. (Ed. rev., con bibliografía actualizada por el autor. argitaraldia) Paidós ISBN 84-7509-053-2. PMC 9435709. (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
  4. Carmona Muela, Juan. (2000). Iconografía clásica : guía básica para estudiantes. Istmo ISBN 84-7090-378-0. PMC 43680435. (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
  5. Scullard, Howard Hayes. (1981). Festivals and Ceremonies of the Roman Republic. Cornell University Press.

Kanpo estekak aldatu