Julio Villar Gurrutxaga (Donostia, 1943ko maiatzaren 26a) bidaiari, mendizale eta idazle donostiarra. Bakarrik bidaiatzea da bere mendiko edo itsasoko ibilbideen ezaugarri nagusia. "Alde egiten bizi naiz" esaldiarekin azaldu izan du bere filosofia eta isiltasuna nahiz paisaia elementu sakratu gisa aldarrikatzen ditu.

Julio Villar
Bizitza
JaiotzaDonostia1943ko maiatzaren 26a (80 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgidaria, idazlea eta bidaiaria

Biografia aldatu

Hastapena aldatu

Donostian jaio zen, 1943an, sei senideko familia batean. 1962an hasi zen eskaladan eta ikasketak erabat utzi zituen bere denbora mendizaletasunari eta bidaiei emateko. Bere familiak bere erabakia babestu zuen.

Alpeetan eta Pirinioetan mendi-gidari gisa jardun zuen. 1966an istripu larria izan zuen Aiguille Blanche de Peuterey mendira igoera integrala saiatzerakoan. Zaurietatik errekuperatzen zegoen bitartean lau urteko itsas-bidaia planifikatu zuen.

Munduari bira belauntzian aldatu

25 urterekin, 1968an, Bartzelonatik abiatu zen 7 metro eslorako Mistral belaontzian. Magrebiar kostaldea zeharkatuz Atlantiar Ozeanoa zeharkatu zuen; Antilletan eta Karibean geldialdiak egin zituen eta Panamako kanala gurutzatu. Galapagoak, Markesak, Tahiti, Hebrida Berriak eta Fiji irletan ibili zen. Ozeaniara heldu eta Zeelanda Berria, Australia eta Koral itsasoaren ertzetik pasa zen. Indiar Ozeanorantz zuzendu ostean, Madagaskar eta Mozambikeko kostaldeak igaro zituen. Lurmutur Hiriaren paretik pasa ostean Santa Helena irla eta Brasilgo kostaldetik iparralderuntz egin zuen. Handik Euskal Herrirako bidea hartu zuen eta Lekeitioko portuan lurreratu zen 1972an. Lau urte eta erdiko bidaian 38 000 miliako ibilbidea egin zuen, inoiz munduari buelta eman dioten untzi arinenetako batekin. Bidaiaren kontakizuna, egunerokoa, ¡Eh, Petrel! Cuaderno de un navegante solitario liburuan jasota utzi zuen; itsas abenturako liburu klasiko bat bihurtu da.

Hurrengo bidaiak aldatu

1974an Everest igotzeko helburua zuen Tximist espedizioaren kide izan zen. Honek aukera eman zion Nepal, India, Pakistan eta Afganistanen zeharreko bidaia bakarti eta noraezekoa burutzeko.

1986an Viaje a pie liburua argitaratu zuen. Bertan Karrika auzotik mediterranear kostara oinez egindako bidaia kontatu zuen. Euskal Herriko, Aragoiko eta Kataluniako mendiak zeharkatu zituen bakarka eta inguruari erreparatuz, "Bashōren ikasle umila bezala".

Liburuak aldatu

Libros aldatu

Bere bizitza antzeztokietara aldatu

2015ean, Astrolabium Teatroa taldeak Julio Villarren E, Petrel! Cuaderno de un navegante solitario liburua oinarri hartuta, E, petrel! Julio Villarrekin solasean antzerki obra aurkeztu zuen euskaraz eta gaztelaniaz (Eh, Petrel! Conversando con Julio Villar).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu