Julio Jiménez

txirrindulari espainiarra

Julio Jiménez Muñoz, (Ávila, 1934ko urriaren 28a - ibidem, 2022ko ekainaren 8a) txirrindulari espainiarra izan zen, 1958tik 1969ra profesionaletan aritu zena.

Julio Jiménez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulio Jiménez Muñoz
JaiotzaÁvila1934ko urriaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaÁvila2022ko ekainaren 8a (87 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 
Posizio edo espezialitateaigotzailea

Kirol ibilbidea aldatu

Altuera txikikoa (1,63 m) eta mehea, "Ávilako erlojugile" goitizenez ezaguna, bere belaunaldiko eskalatzaile finenetakoa izan zen. Dohain horiek, bai Espainiako Mendiko Txapelketan, bai hiru Itzuli handietan (Frantziako Tourra, Italiako Giroa eta Espainiako Vuelta) erakutsi zituen.

Horrela, Espainiako Vueltako Mendiko Sailkapenean hirutan nagusitu zen: 1963an, 1964an eta 1966an. 1964Ko Vueltan liderraren elastiko horia jantzi zuen, azken erlojupekoan Raymond Poulidorren aurka lidergoa galdu arte. 1967an, berriz ere, Mendiko sari nagusia irabazi bazuen ere, garaipen hori bertan behera geratu zen, garaiko arauek ziotenez, Mendiko Saria irabazi ahal izateko, sailkapen nagusian lehenengo 15en artean amaitu behar zen, eta Jiménez 20, sailkatu zen.

Italiako Giroan, lau etapa irabazi zituen (horietako bi, 1966an, non liderraren elastiko arrosa hamar egunez jantzi baitzuen eta sailkapen orokorreko 4. postuan amaitu zen. Beste biak 1968an eskuratu zituen, sailkapen orokorreko 11. postuan amaituz).

Jiménezek, 1964tik 1968ra, bost aldiz hartu zuen parte Frantziako Tourrean, non alde batetik bost etapa eta bestetik Mendiko Saria hiru aldiz irabazi zituen.

1964ko Tourrean, Kas txirrindularitza taldeko kidea zelarik, 13. etapa (Perpignan-Andorra), irabazi zuen, ihesaldi luze baten ondoren. Egun batzuk geroago, 20. etapan ere nagusitu zen (Brive-Le Puy de Dôme). Etapa horretan, Jacques Anquetilek aurrea hartu zion Raymond Poulidorri sailkapen nagusian. Mendiko Sailkapenerako borroka estua izan zuen Federico Bahamontes aurkari beldurgarriarekin eta azkenean 2. postuan amaitu zen. Sailkapen nagusian 7. amaitu zen. Jiménezek, Frantziako Tourrean izandako sasoia baliatuz, urte horretako Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa poltsikoratu zuen.

1965eko Tourrean, Kas taldearen liderra izanik, berriz ere bi etapa irabazi zituen: 9.a (Dax-Bagnères de Bigorre) eta 17.a (Briançon-Aix les bains). Mendiko Sailkapenean gailendu zen eta Sailkapen orokorrean 23. postuan amaitu zen.

Jiménez, 1966ko Frantziako Tourrera itzuli zen Ford-France taldeko kide gisa, Anquetil eta Lucien Aimarren ondoan. Bourg d 'Oisans-Briançon 16. etaparen irabazi eta, bigarrenez jarraian, Mendiko Saria lortu zuen. Azken etapetan, bere taldekidea zen Lucien Aimarri, laguntza erabakigarria eman zion Tourrean nagusitzeko.

1967ko Tourrean, talde nazionaletan jokaturikoa, Jiménez Espainiako taldeko liderra izan zen. Mendiko etapetan, lehenbiziko postuetan aritu zen, 2. Briançonen eta Luchonen eta 3. Puy-de-Dômen). Sailkapen orokorrean, Jiménezek bigarren postuan amaitu zuen proba, Roger Pingeon frantziarraren atzean. Pingeonek, 5. etapako ihesaldian lortutako 7 minutuko errentari esker, garaipena lortu zuen. Jiménezek, hirugarrenez Mendiko Saria irabazi zuen.

1968koa izan zen Julio Jiménezen 5. eta azken Tourra, Espainiako taldeko ko-lider gisa. Urte horretako edizioan mendate handirik ez egoteak, Espainiako selekzioko kirol zuzendaria taldekako sailkapenaren txartela jokatzera bultzatu zuen. Jiménez lehenengoa izan zen Aubisqueko tontorrean eta 30. postuan amaitu zuen Sailkapen Nagusian. Mendiko Sailkapenean, 3. izan zen Aurelio González Puenteren eta Franco Bitossiren atzetik.

34 urte zituelarik, Jiménezek azken denboraldia egin zuen Italian, 1969an. Urte horretako Italiako Giroko Sailkapen nagusian 36. eta Mendiko Sailkapenean 3. amaitu zen.

Kirol ibilbidea bukatu ostean, jaioterrira, Ávilara, itzuli zen eta han taberna bat zabaldu zuen.

Kirol lorpenak aldatu

Palmaresa aldatu

1958

  • 3. Torrelavegako Sarian

1960

1961

1962

1964

1965

1966

1967

1968

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan aldatu

Itzuli Handia 1961 1962 1963 1964 1965 1966 1967 1968 1969
Italiako Giroa 4. 10. 36.
Frantziako Tourra 7. 23. 13. 2. 30. -
Espainiako Vuelta 36. 46. 23. 5. 34. 20.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu