Julio Cano Lasso

arkitekto espainiarra

Julio Cano Lasso (Madril, Espainia, 1920ko urriaren 30a - ibid., 1996ko abenduaren 7a) espainiar arkitektoa izan zen. Ferragni, Libera, Vacano eta Moretti italiarren eragina du bere obrak, baita Amsterdamgo Eskolarena ere. Lehiaketa ugaritan parte hartu zuen eta askotan irabazi zuen. Aski ezagunak dira Canok eginiko Bilboko erakustazoka eta Madrilgo Valle de los Caídos (Gerra Zibilean Francoren alde borrokatu eta hildakoen omenezkoa). Etxebizitza sozialei ere arreta berezia eskaini izan zien. Arrazionalismo kutsua dute bere obra ezagun askok: Ourenseko Lanbide Unibertsitateak (1974-75) eta Madrilgo P.P.O.ren Eraikin Zentralak, adibidez. Bere azken lan aipagarrienak Santiago de Compostelako auditorioa (1986), Sevillako Exporako Espainiaren pabiloia (1992) eta Madrilgo Nationale-Nederlanden eraikina (1991) dira.

Julio Cano Lasso
Bizitza
JaiotzaMadril1920ko urriaren 30a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1996ko abenduaren 7a (76 urte)
Hobiratze lekuaTorrelodones
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa 1949)
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Sevillako Expo 92ko Espainia pabiloia.

Erreferentziak aldatu