Urruzola
Izen osoa: Julen Urruzola Alberdi
Jaiotza data: 1990eko urriaren 23a (33 urte)
Jaioterria: Asteasu (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: atzelaria
Altuera: 1,82 m
Pisua: 85 kg
Debutatze data: 2014ko ekainaren 24a
Debutatze pilotalekua: Astelena (Eibar)
Erretiratze data: 2017

Julen Urruzola Alberdi, pilota arloan Urruzola deituraz ezaguna (Asteasu, Gipuzkoa, 1990eko urriaren 23a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari aritzen zen, Aspe enpresarekin. Profesionaletan 2014ko ekainaren 24an debutatu zuen, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan,[1] bere adineko pilotariak baino beranduago, dagoeneko profesionaletan jarduteko aukerarik izango ez zuela etsia zela. Ez zuen kolpe bortitzik, baina pilota gutxi galtzen zuen.[2][3] 2017ko ekainaren bukaeran enpresak ez zion kontratua berritu, eta, 26 urte besterik ez zuela, profesionaletako ibilbidea bukatu zitzaion.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Joseba LEZETA: «Victoria de Altuna III y derrota de Urruzola en los debuts de Eibar», Diario Vasco, 2014-06-24.
  2. Jon ESKUDERO: «Tolosaldeko uzta oparoa»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2014-06-20.
  3. «Altunak eta Urruzolak datorren asteartean debutatuko dute Eibarren», EITB.com, 2014-06-19.
  4. (Gaztelaniaz) «Nueve bajas entre Aspe y Asegarce en el último año» diariovasco.com 2017-06-15 (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).

Kanpo estekak aldatu