Judu-diaspora (hebreeraz: תְּפוּצָה‎təfūṣā) edo erbestea (hebreeraz: גָּלוּת‎gālūṯ; yiddishez: golus) Israelgo seme-alaben eta ondorengo juduen sakabanaketa da, beren antzinako aberritzat (Israelgo Lurraldea) hartzen denetik eta haiek mundu osoan eraikitako komunitateetatik kanpo.

Europar judu etorkinak New Yorkera ailegatzean.

Hebrear Bibliari dagokionez, "Erbestealdia" terminoak k.a. VIII. mendean Israelgo Erresumatik eta k. a. VI. mendean Judako Erresumatik erbestera eraman zituzten israeldarren patua adierazten du. Erbestean zirela, Israelgo seme-alabak "juduak" izenaz ezagutzen hasi ziren eta horrela agertu zen lehendabizikoz Esterren Liburuan.

Lehen erbestea asiriar erbestea izan zen, k.a. 733an Asiriako Tiglath-Pileser III.ak Israelgo Erresumatik (Samaria) bota zituztenean hasi eta k.a. 722an Sargon II.ak erreinua suntsitu zuenean amaitu zena. Bitartean, Salmanasar V.a Samarian hasi zen hiru urteko setioa jasan zuten.

K.a. 597. urtean Babiloniako gatibualdiarekin jarraitu zuen, noiz Judako Erresumako biztanleriaren zati baten erbesteratu zen. Babiloniako erbestealdia 70 urteren buruan amaitu zen, Zirok judu erbesteratuei Jerusalemera itzuli eta Yehud Medinatan, Akemenestar Inperioko probintzia autonomoan, Bigarren Tenplua eraikitzen utziko zitzaiela adierazi ondoren.

K. a. 63. urtean Jerusalem setiatu ondoren, Asmondar Erresuma erromatar protektoratu bihurtu zen, eta k.a. 6an. K. a. Judea erromatar probintzia bilakatu zen. K.o. 66an juduak Erromatar Inperioaren aurka matxinatu ziren, Lehen Judu-Erromatar Gerra deritzon garaian, eta 70. urtean erromatarrek Jerusalem suntsitu zuten. Setioan, erromatarrek Bigarren Tenplua eta Jerusalemgo zatirik handiena suntsitu zituzten.[1] Ekitaldi honek erromatar erbestearen, Edom erbestea ere deitua, hasiera markatu zuen. Orduan erromatarrek judu-buruzagi eta eliteak erbesteratu, erail edo esklabo gisa saldu zituzten.

132an, Bar Kokhbaren agindupean zeuden juduak Hadrianoren aurka matxinatu ziren. 135ean Hadrianoren armadak armada juduak garaitu zituen eta juduen independentzia betirako galdu egin zen. Zigor gisa, Hadrianok Jerusalem Aelia Capitolina berrizendatu zion, hiri pagano bihurtu eta juduei bertan bizitzea debekatu zien. Judeak eta Samariak Siria Palestina izena hartu zuten.[2]

Juduen historiaren zati handi batean, judu gehienak diasporan bizi izan ziren. 1948an Israel estatu bilakatu zenean, diaspora amaitutzat jotzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Elazar, Daniel J. The Jewish People as the Classic Diaspora: A Political Analysis. Jerusalem Center for Public Affairs.
  2. (Ingelesez) The Bar-Kokhba Revolt. in: Jewish Virtual Library..

Kanpo estekak aldatu