Juba I.a[1] (latinez: Iuba; antzinako grezieraz: Ιóβας (Ιóβα) edo Ιουβας; K.a. 85K.a. 46) K.a. 60 eta K.a. 46 artean Numidiako erregea izan zen. Hiempsal II.aren semea, Ponpeiori esker lortu zuen tronua.[2]

Juba I.a

King of Numidia (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaHippo Regius (en) ItzuliK.a. 85
HerrialdeaNumidia
HeriotzaZamaK.a. 46 (38/39 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaHiempsal II
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Zesarren Gerra Zibilean ponpeiotarren alde egin zuen eta Publius Attius Varusekin batera Gaius Scribonius Curio borrokatu zuen.

Tapsoko guduan soldadu eta elefante asko eraman zituen. Boko II.a Mauritaniako erregeak bere erresumaren mendebaldea inbaditu zuenean, bere armada bitan zatitu zuen. Bokok Cirta bere erresumako hiriburua hartu zuen eta, Julio Zesar Tapson irabazi zuenean, Jubak bere buruaz beste egin zuen. Numidia, orduan, erromatar probintzia bilakatu zen eta Zesar Augustori esker, Juba II.a bere semea tronua berreskuratu zuen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juba I.a