Juantxo Villarreal

eskubaloi jokalari gipuzkoarra

Juantxo Villarreal (Errenteria, 1947ko irailaren 4a) eskubaloi-entrenatzaile gipuzkoarra da. Irungo C.D. Bidasoa eskubaloi-taldearen aulkian hogeita bi urte entrenatzaile-lanetan aritu ostean, 1997an erretiratu zen. C.D. Bidasoak bere eskutik bizi izan ditu urterik emankorrenak. Entrenatzaile gisa hainbat garaipen eta titulu irabazi ditu Villarrealek. Lehena, 1986-1987 denboraldian lortutako Liga Txapelketa. Ordutik aurrera, emaitzak kontuan harturik, talde irundarraren urrezko aroa zuzendu du errenteriarrak. 1994-1995 denboraldian bere ametsa egia bihurtu zen: Elgorriaga Bidasoak Europako Kopa irabaztea hain zuzen ere. Europan titulurik irabazi duen lehen euskal entrenatzailea izan zen. Bi urte geroago, 1996-1997 denboraldian, Europako Errekopa erdietsi zuen Bidasoak. Villarrealen palmaresa titulu hauekin osatzen da, besteak beste: 1994-1995ean Asobal Liga, 1990-1991n eta 1994-1995ean Errege Kopa, 1992-1993an Asobal Kopa eta 1995-1996 denboraldiko Superkopa. Egun C.D. Bidasoako zuzendari teknikoaren lana Euskadiko Selekzioaren hautatzaile-lanarekin tartekatzen du Juantxo Villarrealek.

Juantxo Villarreal
Bizitza
JaiotzaErrenteria1947ko irailaren 4a (76 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Erreferentziak aldatu