Juan de Sámano

Granada Berriko azken erregeordea

Juan José Francisco de Sámano y Uribarri de Rebollar y Mazorra ( Selaya, Kantabria, 1753Panama, 1821 ) Espainiako militarra izan zen , Granada Berriko azken erregeorde efektibotzat jotzen da.

Juan de Sámano


Viceroy of New Granada (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Jose Francisco de Sámano y Uribarri
JaiotzaSelaya, 1753
Herrialdea Espainia
HeriotzaPanama, 1821 (67/68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakSpanish reconquest of New Granada (en) Itzuli

Hasierako urteak aldatu

Milizian tradizio luzea zuen familia batekoa zen. Agustín de Sámano eta Clara de Uribarri Mazorraren semea. 1771n kadetea zen, eta zortzi urte geroago tenientea. Matematika irakaslea izan zen Bartzelonako Akademia Militarrean (Espainia), eta 5 urte eman zituen bertan.

1780an Indietara lekualdatu zuten; lehenik Puerto Rico, gero Kuba eta azkenik Cartagena de Indiasera, teniente gisa. 1785ean Europara itzuli zen, 1789an kapitain gradu militarra lortu zuen, eta Ventura Caro jeneralaren agindupean Frantzia iraultzailearen aurkako borroka batean bi izterretan zauritu zuten.

1794an Granada Berrira bidali zuten berriz ere, berak hala eskatuta. 1806an Riohachako gobernari bezala komisionatua izan zen, eraso ingeles bati aurre eginez. Riohachatik Santafé de Bogotara joan zen, non 1809an zalditeriako 30 soldadu pardorekin iritsi zen, boluntario bezala Amar y Borbón erregeordeari bere burua eskainiz matxinoen aurka borrokatzeko.