Juan de La Cosa

euskal nabigatzailea, Castro Urdiales edo Santoñakoa

Juan de La Cosa (Enkarterri, Castro Urdiales edo Santoña, 1449 ? - Tierra Firma, egungo Kolonbia, 1510eko otsailaren 28a) kantabriar itsasgizon eta kosmografoa izan zen. Haren jaioterria ez da zehazki ezagutzen (Castro aldean ziurrenik), baina Juan Vizcaíno deitu zioten beti (1476 arte Castro Urdiales Bizkaiko hiria izan zen); izan ere, euskalduna zen.[1][oh 1] Esteban Garibaik Juan Lakotza deitzen zion hil eta hamarkada batzuk geroago.

Juan de La Cosa

Bizitza
JaiotzaSantoña, 1450
Herrialdea Gaztelako Koroa
BizilekuaEl Puerto de Santa María
HeriotzaTurbaco (en) Itzuli1510eko otsailaren 28a (59/60 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: Pozoia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, kartografoa, konkistatzailea eta kazetaria
Lan nabarmenak

Jakituria handiko itsasgizona zen eta Kristobal Kolonen laguntzaile izan zen Ameriketako lehen bi bidaietan. Tirabira handiak izan zituen Kolonekin, eta Alonso de Ojedarekin egin zuen Ameriketarako hirugarren bidaldia (1499-1500). Bidaia haren ondotik egin zuen Juan de La Cosak bere mapamundi ospetsua, Ameriketako kontinentea (Antilletatik Amazonas ibaira), Europa eta Afrikarekin batera, erakusten duen munduko lehen karta. Kantaurialdeko itsasertzaren mapa ugari prestatu zituen eta beste lau bidaia egin zituen Ameriketara. Kolonbiako indiarren aurkako gudu batean hil zen 1510ean.

Oharrak aldatu

  1. XV. mendetik XIX. mende hasiera arte, ohikoa izaten zen euskaldunei gaztelaniaz vizcaíno deitzea.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Douglass, William A.; Bilbao, Jon. (2005-07-26). Amerikanuak: Basques In The New World. University of Nevada Press, 70 or. ISBN 9780874176254. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).

Kanpo estekak aldatu

  • Joseba Aurkenerena: Joan Lakotza, itsasgizon eta kartografo handia. [1]