Juan Negrín López (Las Palmas Kanaria Handikoa, 1892ko otsailaren 3a - Paris, Frantzia, 1956ko azaroaren 12a), espainiar fisiologo eta politikaria izan zen. 1937-1945 bitartean Espainiako Bigarren Errepublikako Presidentea izan zen (1939tik erbestean).

Juan Negrín


Defentsa Nazionalerako Ministroa

1938ko apirilaren 5a - 1939ko martxoaren 31
Indalecio Prieto

Ministro Kontseiluko Presidentea

1937ko maiatzaren 17a - 1939ko martxoaren 5a
Francisco Largo - José Miaja

Ogasun Ministroa

1936ko irailaren 4a - 1938ko apirilaren 5a
Enrique Ramos y Ramos (en) Itzuli - Francisco Méndez Aspe (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko martxoaren 15a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Palmas (Las) (en) Itzuli
Hautetsia: 3rd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko abenduaren 7a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Madrid (capital) (en) Itzuli
Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 13a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Palmas (Las) (en) Itzuli
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Negrín López
JaiotzaLas Palmas Kanaria Handikoa1892ko otsailaren 3a
Herrialdea Espainia
HeriotzaParis1956ko azaroaren 12a (64 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Negrín López (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaInstitución Libre de Enseñanza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
alemana
errusiera
italiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, unibertsitateko irakaslea, medikua eta katedraduna
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Unibertsitate Zentrala
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Find a Grave: 110776776 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Medikuntza ikasi zuen Leipzigen (Alemania), eta 20 urterekin doktoregoa lortu zuen. 1916an Espainiara itzuli zen, eta unibertsitate irakasle bilakatu zen. 1922an Madrilgo unibertsitateko fisiologia katedra eskuratu zuen. Horrez gain, mundu osoan ospe handia izan zuen eskola bat sortu zuen hiri horretan. Miguel Primo de Riveraren diktaduran PSOEko kide egin zen. 1931tik aurrera diputatua izan zen.

1936an, Espainiako Gerra Zibila hasi eta gero, Fronte Popularraren gobernuak Finantza Ministro izendatu zuen, eta 1937ko maiatzaren 17an, Azañak gobernuburu hautatu zuen, Francisco Largo Caballeroren ordez. Erresuma Batuak eta Frantziak gerran esku hartuko ez zutela agindu zutenez, Negrínek Sobietar Batasunari erosi behar izan zizkion armak eta, ordainetan, Moskura bidali zuen Espainiako Bankuak gordea zuen urrearen erdia. Bestalde, alderdi komunistaren eragina mugatu nahi izan zuen.

Errepublikak gerra galtzear zeukala ikusirik, bake eskaintza bat egin zion Francori; hark, ordea, ez zion onartu. Gerra irabazteko azken ahalegina egin zuen orduan eta alderdi komunistaren laguntzaz Ebroko erasoa prestatu zuen. Francoren gudarosteak Katalunia mendean hartu zuenean Frantziara joan zen, baina handik gutxira itzuli zen. Casado koronelaren matxinadak kargutik kendu zuen.

Frantzian erbesteratu zen eta errepublikak atzerrian zuen gobernuko lehendakaria izaten jarraitu zuen 1945 arte. 1946an PSOEk alderditik bota zuen, sobietar eta komunisten mendekoa zela egotzirik (2008an alderdiak berriz hartu zuen kide gisa)[1]. Parisen hil zen, 1956an.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Aizpeolea, Luis R.. «El PSOE rehabilita a Juan Negrín» El País.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Negrín