Juan Luis Mendizabal

margolari espainiarra

Juan Luis Mendizabal Markiegi, izengoitiz Mendi (Lekeitio, Bizkaia, 1928- Donostia, Gipuzkoa, 2019ko martxoaren 19a) gipuzkoar pintorea izan zen.

Juan Luis Mendizabal

(1962)
Bizitza
JaiotzaLekeitio, 1928
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2019ko martxoaren 19a (90/91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Biografia aldatu

Urtebete zuela Zarautza aldatu zen bere sendiarekin. Aitaren bidez ezagutu zuen Trillo margolari eta artista madrildarra, eta haren eskutik sartu zen pinturaren munduan. 1940an, aita hil ondoren, amarekin batera, Juliana Markiegi, Donostiara joan zen bizitzera. Ascensio Martiarena maisu zuela ikasi zituen pinturaren ñabardurak.[1] 1959 urtean Perura joan zen, sendiaren tradizioa jarraitzen, han ferreteria bat zutelako Callaon eta belaunaliz belaunaldi etxeko kideren bat joaten zen diru egitera. Mendi-ren kasuan, berriz, hori beharrean, margolaritzan eta artean sakontzera bideratu zuen hango urteak eta peruar andre batekin ezkondu zen.[2] Chavela izenekoa. Hiru seme-alaba izan zituzten. Berriz Donostian, Aurrezki Kutxa Munizipalaren enplegatua izan zen. Erakunde horren Gizarte Ekintzaren barruan, Kultura eta Erakusketa Gela alorrak garatu zituen, margolaritzaz gain.[3]

Lanak aldatu

Euskal itsaso eta mendi-bazterrak islatu zituen bere lanetan. Euskal Herriko paisaiez gain, Peruko lurraldeari buruzko margolanak ere oso ohikoak izan ziren Mendiren ibilbidean: Andeak, indigenen jazkera, pontxo koloretsuak, hango andrazkoen txirikordak... Taldeka zein bakarka erakutsi izan zituen bere lanak, batez ere Gipuzkoan. Hainbat argitalpenetan ere parte hartu zuen, eta ilustrazioak egin zituen Amerika eta Euskaldunak. Euskal presentzia Ameriketan (1992) liburuan, ZARAUTZ Informazio Aldizkari Munizipala (1993) aldizkarian, eta Los prólogos de Pío Baroja (1996) liburuan, besteak beste.

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20190319/juan-luis-mendizabal-mendi-margolaria-zendu-da
  2. Zuriñe Velez de Mendizabalek eginiko elkarrizketa Euskonews aldizkarian99zk. 2000ko azaroan
  3. «Juan Luis Mendizabal, “Mendi” -» Kutxa Kultur (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).

Kanpo estekak aldatu