Juan Lopez de Uralde

politikari espainiarra

Juan Jose Lopez de Uralde Garmendia (Donostia, Gipuzkoa, 1963ko irailaren 8a) ekintzaile ekologista da. 2001 eta 2010 artean Greenpeaceren Espainiako zuzendaria izan zen. Ingeniaritza agronomoa ikasketak burutu zituen Madrilen. Euskaraz eta gaztelaniaz gain, ingelesez eta frantsesez ere badaki. Aliantza Berdea alderdi ekosozialistaren koordinadorea da gaur egun, Elkarrekin Ahal Dugu koalizioaren barnean. Kongresuko diputatua bada ere Arabako hautesbarrutitik eta ganberako Trantsizio Ekologiko batzordea zuzentzen du.

Juan Lopez de Uralde


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko abenduaren 3a -
Barrutia: Araba
Hautetsia: 2019ko azaroko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak, Q69822811 Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 10a - 2019ko irailaren 24a
Barrutia: Araba
Hautetsia: 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko uztailaren 11 - 2019ko martxoaren 5a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Elections to the Congreso de los Diputados in 2016 (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2015eko abenduaren 30a - 2016ko maiatzaren 3a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Elections to the Congreso de los Diputados in 2015 (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Antonio López de Uralde Garmendia
JaiotzaDonostia1963ko irailaren 8a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekintzaile ekologista
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Verdes Equo
Elkarrekin Ahal Dugu
Aliantza Berdea

juantxo.org
Facebook: juan.lopezdeuralde Twitter: juralde Instagram: juralde Telegram: juralde Edit the value on Wikidata

2009ko abenduaren 18an, Kopenhageko Klima Aldaketaren Aurkako Goi-Bileran zehar, Juan Lopez de Uralde eta Greenpeaceko beste bi ekintzaile atxilotuak izan ziren, Danimarkako erregina buru zuen nazioarteko agintarien afarian sartzeagatik eta pankarta bat erakusteagatik. Hori dela eta, 2010eko urtarrilaren 7ra arteko badaezpadako kartzela zigorra ezarri zieten klima aldaketari buruzko biltzarreko afarian modu ilegalean sartu izana egotzita.[1]

2010eko urtarrilaren 6an Danimarkak Greenpeaceko hiru kideak aske utzi zituen. 2011. urtetik aurrera Equo alderdi ekologistako bozeramailea da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Lopez de Uralde