Juan Jose Etxabe Orobengoa (Arrasate, Gipuzkoa, 1937ko azaroaren 11Baiona, Lapurdi, 1996ko uztailaren 11) ETAko buruzagi bat izan zen. Erakunde armatu horretako lehen ekintzaileetako bat izan zen, eta Ipar Euskal Herrira egin behar izan zuen ihes 1963. urtean. Beihl kontsul alemaniarraren bahiketa agindu eta egin zuen Burgosko Auziaren garaian (1970eko abendua). 1971. urtean utzi zuen ETA erakundea. 1976. urtean Gipuzkoara itzultzeko prestatzen ari zela, atentatu bat jasan zuen bere emazte Agurtzane Arregirekin batera. Emaztea hilik suertatu zen, eta Juan Jose Etxabe larriki zauriturik. Atentatua Espainiako poliziaren inguruko zerbitzuek egin zuten.

Juan Jose Etxabe

Bizitza
JaiotzaArrasate1937ko azaroaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaUrruña1996ko uztailaren 11 (58 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Elkarri
Izengoitia(k)Haundixe

Erreferentziak aldatu