Juan Jose Elhuyar Zubize[1] (Logroño, 1754ko ekainaren 15a - Bogota, 1796ko irailaren 20a) euskal jatorriko kimikaria izan zen, Fausto anaiarekin batera wolframa lehen aldiz bakartu zuelako ezaguna.

Juan Jose Elhuyar
Bizitza
JaiotzaLogroño1754ko ekainaren 15a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBogota1796ko irailaren 20a (42 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, mineralogoa eta discoverer (en) Itzuli
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea

Biografia aldatu

Gurasoak lapurtarrak zituen. Parisen Botanika eta Kimika ikasi zituen. Suediara joan zen Espainiaren aldeko espioitza lanak egitera: hain zuzen, mineralogo jakintsuak kontratatzera eta ingelesek eta suediarrek kanoiak egiteko zituzten metodoak ikastera. Torbern Olof Bergman mineralogo ospetsuarekin egin zuen lan bertan.

Anaiarekin Bergaran hasi zen lanean, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin batera, eta 1782an wolframa eriden zuten: halaxe bete ziren Bergmanek metal ezezagun hari buruz aurreratu zituen teoriak. Aurkikuntza Gasteizen aurkeztu zuten.

1784. urtean, Bogota aldera jo zuen Granada Berriko Erregeorderriko (egun, Kolonbia) meatzetako zuzendari nagusi gisa, eta bertan hil zen hamabi urte geroago. Metalen trataerari buruzko lan ugari eman zuen argitara.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu