Juan Iglesias Garrigos

Juan Iglesias Garrigos (Bilbo, Bizkaia, 1915 - Bilbo, Bizkaia, 2001) bizkaitar militante sozialista izan zen.

Juan Iglesias Garrigos
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1915
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 2001 (85/86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sindikalista
KidetzaUnión General de Trabajadores
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Biografia aldatu

Espainiako Gerra Zibilean hiltzera kondenatu zuten, baina bizitza guztiko kartzela-zigorra ezarri zioten ondoren. 1938. urtean, Iruñeako San Kristobal espetxetik ihes egitea lortu zuen, eta beso bat galdu zuen ihesaldian.

UGT eta Alderdi Sozialista berregituratzen saiatu zen, baina Frantziara jo behar izan zuen 1947. urtean. Erbesteko Eusko Jaurlaritzako kontseilaria izan zen 1963tik aurrera. Bizkaira itzuli zen Franco hil ondoren. Euskal Kontseilu Nagusiko Lan kontseilaria (1978-1979) eta PSE-PSOE alderdiko lehendakaria izan zen 1977-1982 bitartean.

Erreferentziak aldatu