Juan Genovés (Valentzia, Espainia, 1930ko maiatzaren 31Madril, 2020ko maiatzaren 15a)[1] margolaria eta artista grafikoa izan zen.

Juan Genovés

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Genovés Candel
JaiotzaValentzia1930eko maiatzaren 31
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2020ko maiatzaren 15a (89 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaReial Acadèmia de Belles Arts de Sant Carles de València (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista grafikoa
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Genoves, Juan
juangenoves.com

Bizitza aldatu

 
Atochako sarraskian hildako abokatuen omenezko monumentua (2003), Juan Genovésen El Abrazo (1976) margolanean oinarritua. Margolan hori amnistiaren aldeko afixatzat erabili zuen Espainiako Junta Demokratikoak, eta horregatik atxilotuta egon zen Geonvés.[2]

Ikazkin lan egin zuen txikitatik, eta gerra ondoko urteetan izandako bizipenek eragin handia izan zuten geroagoko haren obran eta izaera artistikoan. Valentziako Arte Ederretako Eskolan egin zituen ikasketak. 1950eko hamarraldian zenbait bidaia egin zituen (Madril, Paris...) eta gaztetatik erakutsi zuen margolaritzarako zaletasuna, baina 1964 arte ez zuen egin bere lehenengo bakarkako erakusketa. Erakusketa arrakastatsua izan zen, eta ospe handia lortu zuen.

1950. urtean Los Siete taldearekin bat egin zuen; 1956. urtean Parpalló taldean sartu zen, eta 1959an Hondo taldearen sorreran parte hartu zuen. 1960ko hamarraldiko zenbait obratan informalismoari eta pintura materikoaren bideari heldu zion, eta erregimenaren onarpena ekarri zion horrek, nahiz eta bera ideia haien kontra zegoen. Baina 1970eko hamarraldirako figuratibismoaren kutsua nabarmentzen hasi zen haren pinturan, eta Espainiako margolaritza figuratiboaren maisu nagusietakoa bihurtu zen.

Haren obran atzematen diren eraginen artean, bereziki aipatzekoak dira errealismo kritikoa, Pop Arta (eguneroko gauzakiak txertatzea obretan, errealismo fotografikoa) eta zinema (prozedura narratiboak, travellingak, lehenengo planoak edo ekintza beraren une desberdinak adierazten dituzten ondoz ondoko irudi sailak). 1970eko hamarraldiko obretan eduki kritiko nabarmena ageri du: salaketa eta errebindikazioa adierazten ditu kolore neutro eta difuminatuen bidez, eta gizarte-errealitatearen salaketa horrek arazoak ekarri zizkion; Besarkada edota Amnistia izeneko obra egiteagatik atxilotu egin 1976. urtean.

Atzerrian arrakasta handiz lan egin zuen, Europan, Ameriketako Estatu Batuetan eta Japonian. 1980ko hamarraldian, dena den, aldaketa handia gertatu zen Genovésen obran: giza irudiak edo taldeak protagonistatzat hartu ordez, hiri suntsituak agertzen ditu, eta autoek betetzen dute gizabanakoaren lekua, garai postindustrialaren ezaugarri gisa.

Genovések hainbat sari irabazi zituen, eta munduko 44 museotan eta hainbat bilduma pribatutan banatua du obra.

Erreferentziak aldatu