Juan Bizente Zengotita-Bengoa

euskal karmeldar eta idazlea

Juan Bizente Zengotita-Bengoa Lasuen (Berriz, Bizkaia, 1862ko uztailaren 19a - Donostia, 1943ko otsailaren 27a[1]), bai eta Zengotitabengoa ere, euskal erlijioso eta idazle karmeldarra izan zen. Bere izen ofiziala, gazteleraz, Juan Vicente Zengotita Bengoa y Lasuen izan zen[2], eta Ordenak emandakoa Padre Juan Vicente Zengotita de Jesús María[3].

Juan Bizente Zengotita-Bengoa
Bizitza
JaiotzaBerriz1862ko uztailaren 19a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1943ko otsailaren 27a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra, misiolaria eta idazlea
Santutegia
Otsailaren 27
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaKarmeldar Oinutsak

Biografia aldatu

Karmeldarra zen. Larrean, Burgosen eta Markinan egin zituen Elizako ikasketak. Valentziako eta Burgosko komentuetako nagusia izan zen.

1900ean, Indiako Verapolyra joan zen misiolari, eta hogei urte egin zituen han. 1920an, Euskal Herrira itzuli, eta La Obra Máxima aldizkaria sortu zuen. Valentzian zela, Carmengo Anaije, cofradeentzaco esculiburua (1888) liburua argitaratu zuen.

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz)P. Juan Vicente - Encuentro Misional
  2. (Gaztelaniaz) Rodríguez, José Vicente. «Juan Vicente Zengotita Bengoa y Lasuen» Historiaren Errege-Akademia (Noiz kontsultatua: 2019-I-23).
  3. (Gaztelaniaz) «P. Juan Vicente de Jesús María» La Obra Máxima Otoitz-estanpa.

Kanpo-loturak aldatu