Juan Bautista Anza I.a

militar eta esploratzaile euskalduna

Juan Bautista Anza I.a (Hernani, 1693ko ekainaren 29a - Arizona, 1740ko maiatzaren 9a) gipuzkoar militar eta esploratzailea izan zen, Juan Bautista Anzaren aita. Umetan bere aitari lagundu zion botikak eramaten sendagileei. Dantzaria zen eta eliza katolikoak dantza paganoak ekiditzea lortu ez zuenez bereak bezala hartu zituen eta honek asko lagundu zion ameriketako natiboekin lan egin zuenean. Gaztea zela, 19 urte zituela, Espainia Berrira bidali zuten, Culiacanera. Handik Alamos herrira joan zen meatzari izatera denbora labur batez, Aguajera joan baitzen meatzari izatera. Urte gutxi pasa ostean politikan sartu zen eta gorakada azkarra izan zuenirakurtzen eta idasten zekielako. Janos presondegian egin zuen lan 1721ean. Maria Rosa Bezerrarekin ezkondu zen. Neska presondegiaren nagusia zen kapitainaren alaba zen. Han 1726ra arte egon zen, Fronterasko presondegiko kapitaina izendatu zutenera arte.

Juan Bautista Anza I.a
Bizitza
JaiotzaHernani1693ko ekainaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaArizona1740ko maiatzaren 9a (46 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada

Hango agintaria zenean San Luis ibaia exploratzeko ezpedizioa bidali zuen. Guevavi, San Mateo, Sicurisuta eta Sópori rantzoak ezarri zituen; Arizona hegoaldeko lehen abeltzantza lanak egin zituen. Bertan zilar asko aurkitu zuen eta badirudi Arizona izena euskeratik datorrela eta Manuel Jose Sosa idazleak zilarra lantzen zen rantzoari Arizona deitzen ziola ere.

Mexiko iparmendebaldean eta Estatu Batuetan bizi izan zen. Eusebio Francisco Kinorekin expedizioak egin zituen eta Apacheen kontra burrukatu zueneta eurak hil zuten 1740an.

[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Tumacacori, Mailing Address: P. O. Box 8067; Us, AZ 85640 Phone:377-5060 Contact. «Juan Bautista de Anza I - Tumacácori National Historical Park (U.S. National Park Service)» www.nps.gov (Noiz kontsultatua: 2019-04-02).

Ikus, gainera aldatu

  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.