Juan Arza Iñigo (Lizarra, 1923ko ekainaren 12a - Sevilla, 2011ko uztailaren 17a), futbolaren munduan Arza deitua, nafar futbolari profesionala eta entrenatzailea izan zen. Futbolari ibilbidearen gehiena Sevilla FCen egin zuen. Talde horretan 16 denboraldiz aritu zen, 1943-44tik 1958-59ra, ligako 349 partidu jokatu zituen eta 182 gol sartu. 1945-46ko Espainiako Liga, 1948ko Espainiako Kopa eta 1954-55 denboraldiko Pichichi saria irabazi zituen. Espainiako futbol selekzioan bi aldiz jokatu zuen.[1]

Juan Arza

Bizitza
JaiotzaLizarra1923ko ekainaren 12a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaSevilla2011ko uztailaren 17a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Deportivo Alavés /
CD Málaga1942 / 1943
Málaga Club de Fútbol1942 / 1943
Sevilla Fútbol Club1943 / 1959349182
Espainiako futbol selekzio nazionala1947 / 195220
CA Almería1959 / 1960192
Unión Deportiva Almería1959 / 1960
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera1,69 metro
Izengoitia(k)El niño de oro

Futbolari profesional izateari utzi ondoren Sevilla FC, Celta, Cádiz CF eta Deportivo de La Coruña taldeen entrenatzailea izan zen.

Juan Arza 1940ko eta 1950ko hamarkadetako Sevilla FCeko ikurra izan zen eta, askoren ustez, klub honen historiako jokalaririk hoberena. Hori dela eta 2009an Sevilla FCaren lehenbiziko Dorsal de Leyenda eman zitzaion.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. BDFutbol: Juan Arza
  2. ABC: Una vida plagada de éxitos.

Kanpo estekak aldatu